Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1997

Iraupena: 117 min.

Herrialdea: Italia

Zuzendaritza: Roberto Benigni

Aktoreak:

Roberto Benigni, Nicoletta Braschi, Giorgio Cantarini, Marisa Paredes, Giustino Durano, Horst Buchholz

Produkzioa: Miramax International, Mario & Vittorio Cecchi Gori, Melampo Cinematografica

La vida es bella

Izenburu originala: La vita è bella

Sinopsia
Bigarren Mundu Gerra hasi baino zenbait urte lehenago, Guido izeneko gaztea Italiako Toskanako herrixka batera iritsiko da liburu-denda bat zabaltzeko asmoz. Bertan Dora ezagutuko du, Ferruccio faxistaren emaztegaia, eta azkenean berarekin ezkonduko da, eta elkarrekin semea izango dute. Gerra lehertzean hirurak kontzentrazio-esparru batera bidaliko dituzte. Han Guidok ahalegin guztiak egingo ditu bizitzen ari diren egoera izugarria jokua besterik ez dela semeari sinestarazteko.

Gaiak
Pazientzia, maitasuna eta ideologia

Pazientzia. Egoera zailei aurre egiteko gizakiak dituen tresna nagusi gisa indarra eta konstantzia erakusten ditu pelikulak.
Maitasuna. Pelikulak errealitateari begiratzeko modu pribilegiatu bezala deskribatzen du maitasuna; pertsona bestearen zerbitzura jartzen duen maitasuna.
Ideologia. Ideologia gizatasun-zentzuaren gainetik jartzeak dakarren gizatasun-galera erakusten du istorioak; hala, gizakia ideia baten zerbitzura jartzen da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten

eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Zailtasunari buruz: Nola egiten diegu aurre zailtasunei eta sufrimenduari? Aurrera ateratzeko modua bilatzen dugu edo blokeatu egiten gara?
· Zentzuari buruz: Nietzsche-k dio «bizitzeko zergatiren bat duenak ia edozein modu jasan dezake». Horrela al da benetan?
· Bizitzari buruz: Ederra al da, edo beldurgarria, edo kaskarra…? Zeintzuk dira bizitzea merezi duela sentiarazten diguten arrazoiak?

…pelikula ikusi ondoren

· Nazien kontzentrazio-esparruko bizitza joku izatera murriztean, Guidok ihes egiten dio modu inuzentean eta friboloan errealitateari?
· Nola egiten dio aurre Guidok sufrimenduari? Nola jasaten du mina Dorak? Zerikusia al du pazientziarekin?
· Zer egiten du posible gizakia muturreko zailtasuneko egoeretan bizi dadin, eta biziraun dezan?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top