Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2012

Iraupena: 121 min min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Ang Lee

Aktoreak: Suraj Sharma, Irrfan Khan, Rafe Spall, Tabu, Adril Hussain, Shravanthi Sainath, Ayush Tandon, Viibish Sivakumar, Gérard Depardieu

Produkzioa: Fox 2000 Pictures/Haishang Films

La vida de Pi

Izenburu originala: Life of Pi

Sinopsia
Ozeano Barearen erdian hondoratzea jasan ostean, Pi izeneko gazte bat salbamendu-txalupa batean bakarrik utzita aurkitzen da bengalako tigre batekin batera. Elkarrekin abentura eta aurkikuntzaz beteriko bidaia epikoari ekingo diote, ama naturaren handitasun handientsuari eta haserre biziari aurre eginez.

Gaiak
Espiritualtasuna, biziraupena eta egia

Espiritualtasuna. Obra honetan Jainkoaren bilaketari buruzko alegoria bat topatuko dugu edo nahiago badugu, unibertsoaren misterio eta edertasunari buruzkoa.
Biziraupena. Protagonistak bere burua animalia basati batekin jitoan ikusten duenean azken hau otzantzeko eta bien bizitzak salbatzeko modua aurkitu beharko du. Horretarako adimena, indarra, gaitasuna eta ausardia erakutsi beharko ditu.
Egia. Egiazkotasuna gai errepikaria da pelikulan. Errealitatearen, fikzioaren eta narrazio-artearen beraren mugak esploratzen ditu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Espiritualtasunari buruz: Posible al da erlijio bat baino gehiago jarraitzea? Zer da espiritualtasuna? Mundu erlijiosoari bakarrik dagokion kontzeptua al da edo pertsona guztiok dugu dimentsio espirituala?
· Biziraupenari buruz: Zailtasunen aurrean tinko borrokatzen al dugu hauek gainditzeko edo erraz ematen dugu amore? Ze gaitasun behar dira muturreko egoera batean bizirauteko?
· Egiari buruz: Non daude errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak? Irudimenak eta borondateak ba al dute zer ikusirik gure errealitatearen interpretazioarekin?

…pelikula ikusi ondoren

· Nondik datorkio izena Pi-ri? Zer ikasten du Mamaji-rengandik? Eta aitarengandik? Eta amarengandik? Bere izenaz gain, ze beste giza ezaugarri ditu Richard Parker-ek? Zergatik saiatzen da Pi berau salbatzen hondaratzea gertatzean? Eta zergatik sentitzen du debozioa berarengan aurrerago?
· Nola lortzen du Pi-k ozeanoan bizirautea? Ze taktika erabiltzen ditu janaria lortzeko, deshidratazioa ekiditeko edo eguzkiarengandik babesteko? Eta tigrea otzantzeko? Nola lortzen du Pi-k sufrimendua gainditzea? Zeri esker bizirauten du? Zer ikusirik ba al dute adimenak, zorteak, otoitzek, ausardiak…?
· Narratzaile fidagarria al da Pi? Zer uste duzu gertatu zitzaiela benetan Pi-ri eta bere familiari? Zergatik ez dute sinesten bere istorioa ikertzaile japoniarrek?

Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top