Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2017

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Isabel Coixet

Aktoreak: Emily Mortimer, Patricia Clarkson, Bill Nighy, Honor Kneafsey, James Lance, Harvey Bennett, Michael Fitzgerald, Jorge Suquet, Hunter Tremayne, Frances Barber, Gary Piquer, Lucy Tillett, Nigel O’Neill, Toby Gibson, Charlotte Vega, Nick Devlin.

Produkzioa: Green Films / A Contracorriente Films / Diagonal Televisión / Zephyr Films / ONE TWO Films.

La librería

Izenburu originala: The Bookshop (La librería)

Sinopsia

Florence Green alarguna Hardborough izeneko Ingalaterrako kostaldeko herri lasai batean bizi da. 1959. urtea da eta tematuta dago bere senarrarekin batera zeukan ametsa betetzeko: liburu-denda bat irekitzea hiri handietan gertatzen ari ziren iraultza sozialetatik urrun. Bere grinak aurrez aurre topo egingo du Violet Gamart herriko dama boeteretsuaren erresistentziarekin, bertako biztanleen bizitzak menderatzen dituena.

Gaiak: Klase soziala, literatura, autonomia
Klase soziala. Pelikulak klase-gatazka bat kontatzen du: Violet Gamart aberatsa eta itzal handikoa da eta Florence Green apala eta langilea. Lehenengoak bere posizioa erabiliko du bigarrenaren erabakietan eragina izateko.
Literatura. Literaturarekiko maitasuna pelikula guztian zehar agertzen da. Gatazkatsuak diren obra batzuk zabaltzearen etikari buruz ere hausnartzen da.
Autonomia. Protagonistak bere bizitzaren agintea autonomiarekin hartu nahi du, 50. hamarkadako emakume batentzat ohikoa ez dena. Horretarako, ausardia beharko du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.


Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik
· Klase sozialari buruz. Zer esan nahi du boterea edukitzeak? Pertsona aberatsenek eskubide gehiago al dituzte? Aberatsenak eta pobreenak modu baketsuan bizi al daitezke elkarrekin?
· Literaturari buruz. Ze funtzio dauka literaturak gure gizartean? Beharrezkoa al da? Ba al da arriskutsua den literaturarik?
· Autonomiari buruz. Zer behar du pertsona batek modu autonomoan bizitzeko? Ze lotura dauka autonomiak ardurarekin? Ausardia behar al da modu autonomoan jarduteko?

…pelikula ikusi ondoren

· Florence-en liburu-denda proiektua, zilegi al da? Zergatik dituzte bizilagun batzuk eragozpenak? Nori egiten dio kalte liburu-dendak?
· Zeintzuk imajinatzen duzu izan daitezkeela Violet-en sakoneko arrazoiak liburu-denda ireki ez dadin saiatzeko? Bere botere eta eragina modu etikoan erabiltzen al du?
· Zer garrantzia dauka literaturak Edmund Brundish-en bizitzan? Nola laguntzen dio? Eta Kattie-ri?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top