Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 74 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Michel Ocelot, Bénédicte Galup

Produkzioa: Les Armateurs, Gebeka Films, France 3 Cinema, Studio O

Kiriku y las bestias salvajes

Izenburu originala: Kirikou et les bêtes sauvages

Sinopsia
Aitonak haitzulo urdineko bere tronuan Kirikú lorezain, ikertzaile, eltzegile, merkatari, bidaiari eta mediku nola bihurtu zen, eta heroien artean txikienak eta ausartenak gaizkiari aurre egiteko adorea, abilezia eta eskuzabaltasuna bere barruan nola bilatu zituen kontatuko digu.

Gaiak
Zentzu kritikoa, esker ona eta beldurra

Zentzu kritikoa. Istorioak pentsamendu kritiko eraikitzailearen indarra erakusten du. Arazoek blokeoa dakartenean egoera aztertzen dugu, eta ezarritakoak zalantzan jartzen, galderak sortzen zaizkigu, eta ahalik eta soluzio onenak bilatzen saiatzen gara.
Esker ona. Arriskuko eta zailtasuneko egoera latzenetan garenagatiko eta dugunagatiko esker ona erakustea arazoetan aukera-guneak aurkitzeko bidetzat jotzen du filmak.
Beldurra. Beldurra gainditzeko modu bezala gehien ikaratzen gaituen hori berari aurre egitea proposatzen du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Zentzu kritikoari buruz: Ematen dizkiguten erantzunak onartzen ditugu beti ados ote gauden edota erantzunik onena den pentsatzeko denborarik hartu gabe? Nola hartzen ditugu erabakiak?
· Esker onari buruz: Bizitzan dugunarekin esker onekoak gara? Duguna merezi dugula sentitzen dugu?
· Beldurrari buruz: Beldurrek zenbaitetan blokeatzen gaituzte. Nola egiten diogu aurre beldurrari? Nahiago al dugu beldurra saihestea?

…pelikula ikusi ondoren

· Kirikúren amak “erantzun logikoa aurkitu arte galdetzen duzulako” duela sorgina segika esaten dio. Zer gertatuko zatekeen herrixkan Kirikúk gauzak ziren bezala onartu izan balitu galderarik egin gabe?
· Jirafarekin elkartzen denean, Kirikúk duen guztia eskertzen du, eta horrela erantzun baten bila jarraitzeko adorea aurkitzen du. Unerik zailenetan non eta nola aurkitzen dugu esker ona?
· Azken istorioan herrixkako haurrek aurre egiten diote haien beldur handienari, sorginari alegia, beldurra bera “haurrentzako joko” bihurtuz. Beldurra onartzeak eta konfiantzazko lagunekin partekatzeak indartsuago, ausartago egiten gaitu? Zergatik?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top