Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 100 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Tristán Bauer

Aktoreak:

Gastón Pauls, Pablo Ribba, César Albarracín, Juan Leyrado, Virginia Inocenti.

Produkzioa: Universidad Nacional de General San Martín

Iluminados por el fuego

Izenburu originala: Iluminados por el fuego

Sinopsia
Iluminados por el fuego pelikulak Esteban Leguizamonen oroitzapenak ematen ditu ezagutzera. 40 urte ditu Estebanek, eta 18 urte zituela soldadu bezala eraman zuten Malvina irletan borroka zedin. Haren borroka-kide bat buruaz beste egiten saiatzen da. Horrek beste bi lagunekin bizi izan zituen gerrako oroitzapenetan murgiltzen du Esteban: Vargas, buruaz beste egiten saiatu dena, eta Juan, gerran hildakoa. Gerran jasandako lazturak, hotza eta gosea bakarrik ez, oroitzapenetan laguntasun- eta adiskidantza-istorioak ere etorri zaizkio.

Gaiak
Memoria kritikoa, gerra eta laguntasuna

Memoria kritikoa. Atzera egindako begirada proposatzen du pelikulak oroimenean eta oroitzapenetan barneratzea, iragana lantzeko eta horrela oraina eta geroa aldatu ahal izateko.
Gerra. Gerrako lehen su-lerroan dagoen gazte baten begiradaren bidez gerraren zentzurik eza salatzen du pelikulak.
Laguntasuna. Gatazkari gizatasun oro kendu dioten arren, elkartasunak, laguntasunak eta eskuzabaltasunak badute lekua.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gerrari buruz: Gerrek ba al dute zentzurik? Zeintzuk dira beren helburuak eta zeintzuk beren kostuak? Merezi al dute?
· Sufrimenduari buruz: Nola egin aurre sufrimenduz jositako iraganari eta bizitzewn jarraitu?
· Lehentasunari buruz: Muturreko sufrimendua jasan duen batentzat zer da garrantzizkoena?

…pelikula ikusi ondoren

· Nolakoa da Estebanen bizitza? Zer ezaugarritzen du?
· Zer sortarazten dio Vargasen bere buruaz beste egiteko ahaleginak?
· Zergatik sentitzen du Estebanek Malvinetara itzultzeko beharra?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top