Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2020

Iraupena: 136 min.

Herrialdea: AEB.

Zuzendaritza: Noah Baumbach.

Aktoreak: Scarlett Johanson, Adam Driver, Laura Dem, Azhy Robertson, Alan Alda, Julie Hgerty, Merritt Wever, Mary Hollis Inboden.

Produkzioa: Coproducción EEUU-Reino Unido; Heyday Films. Distribuida por Nettflix.

Historia de un matrimonio

Izenburu originala: Marriage Story

Sinopsia
Charlie, New Yorkeko antzerki-zuzendari bat eta haren emazte aktorea, Nicole, dibortzio-prozesu bati aurre egin nahian dabiltza. Horrek muturreraino eramaten ditu bai alderdi pertsonalean bai sormenezkoan.


Gaiak
Bizi zikloa, gatazkak konpontzea, autonomia

Bikotearen bizi-zikloa. Pelikulak bikotearen bizi-zikloaren gatazka bat aurkezten digu, eta familiako pertsona bakoitzaren bizitzan zeharka eragiten duten uko-egite eta loturen aurrean jartzen gaitu.

Gatazkak konpontzea. Protagonistek hainbat modutan konpontzen saiatzen dira beren arteko gatazkak, eta bakoitzak emaitza desberdinak ditu: hirugarren baten laguntzarekin, bitartekaritzaren edo bide judizialen bidez, eta laguntzarik gabe.

Autonomia. Nicolek alde batera utziak zituen bere ametsak, bikotekidea eta semearengan jartzeko arreta. Emakumeak bere bizitza gidatzeko eta bere ametsak lortzera bideratzeko autonomiaz nola jabetzen den erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bikotearen bizi-zikloari buruz: Zer da bikotearen bizi-zikloa? Ezagutzen dituzu etapak? Zer eragin izan dezake dibortzioak familiaren bizi-zikloan? Zer jarrera ager daitezke hari aurre egiteko?
· Gatazkak ebazteari buruz: gatazkak konpontzeko modu desberdinen aurrean (judiziala, hirugarrenen laguntza, norberarena…), zein dira gehien erabiltzen direnak? Zer abantaila/desabantaila izan ditzake forma bakoitzak? Horrelako gatazketan laguntza eskatzeko joera dago?
· Autonomiari buruz: Zerk bultzatzen du emakumeak bere helburuak edo ametsak alde batera uztera familia zaintzeagatik? Zerk motibatzen du gero bere xede edo ametsen bila agertzea? Zer ondorio izan dezake beti bere helburuak edo ametsak bilatzeak?

…pelikula ikusi ondoren
· Zer/nola sentitzen da familia osatzen duen pertsona bakoitza? Nola erantzuten diote Charliek eta Nicolek sentimendu horiei (erreakzioak)? Gure inguruan erreakzio berak ikusten ditugu?
· Zergatik eskatzen du protagonistak dibortzioa? Bikoteko kide bakoitzak zer jarrera du bere haustura kudeatzeko moduen aurrean?
· Zein dira bakoitzaren beharrak? Beren beharrak esplizituki esateko gai dira? Bestearen beharrak atzemateko gai dira? Non ikus dezakegu/ez? Familiako norbaitek neurri handiagoan galdu edo irabazten du?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top