Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1989

Iraupena: 114 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Spike Lee

Aktoreak:

Danny Aiello, Ossi Davis, Ruby Dee, Richard Edson, Giancarlo Esposito, Spike Lee, Bill Nunn, John Turturro, John Savage

Produkzioa: 40 Acres, Mule Filmworks

Haz lo que debas

Izenburu originala: Do the right thing

Sinopsis
En uno de los barrios más humildes de Brooklyn, Bedford Stuyvesant, conviven atropelladamente varias familias de raza negra, algunos hispanos, una pareja de comerciantes vietnamitas y una familia de italoamericanos que tienen una pizzería. Mookie, un chico que trabaja de repartidor de pizzas, es un testigo privilegiado de los personajes y de los hechos cotidianos que tienen lugar en el barrio, así como de las tensiones y las actitudes racistas de algunos de sus habitantes.

Gaiak
Arrazakeria, bizikidetza eta indarkeria

Arrazakeria. Beste arraza bateko pertsonenganako jarrera desberdinak erakusten ditu pelikulak, baita norberaren identitateari eusteko beharra ere.
Bizikidetza. Desberdinen arteko bizikidetza deskribatzen du istorioak, eta, baldintzen arabera, gatazkak pertsonak elkarrekin batu edo elkarrengandik alden ditzakeela erakusten.
Indarkeria. Beldurrak, mehatxuak edota bazterketak, erantzun gisa, indarkeria-bolada ekar dezaketela erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· Arrazakeriari buruz: Zer da arrazakeria? Nolako garrantzia dute estereotipoek? Errealitateari lotzen zaizkio?
· Bizikidetzari buruz:Zerk baldintzatzen du bizikidetza ona edo txarra izatea? Nolako jarrerek laguntzen diote bizikidetzari? Eta zeintzuk zailtzen dute?
· Indarkeriari buruz: Izan al daiteke kausa pertsonaren bizitza baino garrantzitsuagoa? Nolako lotura dago indarkeriaren eta beldurraren artean?

…pelikula ikusi ondoren
· Nolakoa da Salt-ek auzokideekin duen harremana? Eta bere semeek dutena? Zerk leherrarazten du gatazka? Zer egin zezakeen pertsonaia bakoitzak horrelakorik gerta ez zedin? · Alkateak «Egin behar duzuna egin ezazu» dio. Gatazka lehertzen denean, nola erabakitzen dute pertsonaiek zer egin behar duten? Denek berdin jokatzen dute? Zertan oinarritzen dira? · Irratiko esatariak honakoa dio: «Amaitu da. Gogoari hozten utzi behar diozu, eta horrelaxe utzi». Gatazka batean aukera egokia hori al da beti? Zer dakar? Zer saihesten du?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top