Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 116 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Patricia Ferreira, Pere Joan Ventura, Chus Gutiérrez, Javier Corcuera, Javier Fesser

Produkzioa: Tus Ojos en colaboración con UNICEF

En el mundo a cada rato

Izenburu originala: En el mundo a cada rato

Sinopsia
En el mundo a cada rato munduko haurren eskubideen babesari buruzko filma da. UNICEFen bost lehentasunei buruz diharduten bost istoriok osatzen dute. Lehentasun horiek neskatoen hezkuntza, lehen haurtzaro garaian garapen bateratua, immunizazioa, HIESAren aurkako borroka, eta bortizkeriaren, zapalkuntzaren eta bazterketaren aurkako babesa dira. Munduko bost herrialdetan grabatutako istorio bana dira, eta protagonistatzat haurrak dituzte: El secreto mejor guardado, India; La vida efímera, Ekuatore Ginea; Las siete alcantarillas, Argentina; Hijas de Belén, Peru eta Binta y la gran idea, Senegal.

Gaiak
Haurtzaroa, kontraesana eta apaltasuna

Haurtzaroa. Zailtasunak zailtasun, euren egoera normaltasunez eta pozez bizi duten haur batzuen begiradaren bidez, pelikulak planetako leku ezberdinetan haurtzaroak jasaten dituen arazoak azaltzen ditu.
Kontraesana. Bost istorioek geure bizitza pertsonalaren eta kolektiboaren kontraesanak jartzen dituzte agerian. Geure ongizatea planetako lekurik pobreenetako baliabideen ustiaketan oinarritua dago.
Apaltasuna. Pelikulak geure apaltasun beharra erakusten du. Nahiz eta egoerak ezin gogorragoak izan, ez da dena hondamendi- eta miseria-irudira mugatzen. Mendebaldeak duen noraezari asko eskaini eta irakats diezaioketen errealitateak dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira
. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:

· Errealitateari buruz: Nolakoa da geure errealitatea? “Ohikoa” legez bizi dugu edota beste egoeren jabe ere bagara?
· Baliotsua denari buruz: Bizitzan duguna merezi dugun zerbait bezala bizi dugu, eskubide legez, edo opari gisa?
· Elkartasunari buruz: Munduan ditugun berdintasun ezari eta bidegabekeriari nola egin diezaiekegu aurre?

…pelikula ikusi ondoren:

· Nolakoa da bost istorioetako protagonisten bizitza? Nola bizi dira, eta nola egiten diote aurre beren errealitateari?
· Bost istorioek neska-mutil askoren bizitzaren gogortasuna aurkezten dute. Egoera horiek geuri dagozkigu? Geure errealitatetik abiatuta, zer egin dezakegu, eta nola?
· Iparraldeko eta hegoaldeko onena hartzen dutelako omen dira txoriak horren argiak. Hala dio Bintaren aitak. Zer esan nahi du?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top