Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2022

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Diego Lerman

Aktoreak: Juan Minujín, Alfredo Castro, Bárbara Lennie, Renata Lerman, Rita Cortese, María Merlino, Lucas Arrua, Brian Montiel

Produkzioa: Coproducción Argentina-España-Italia-México-Francia; Arcadia Motion Pictures, Bord Cadre Films, Campo Cine, Esperanto Kino, Pimienta Films, Vivo Film, Sovereign Films

El suplente

Izenburu originala: El suplente

Sinopsia

Lucio irakaslea da Buenos Aireseko Unibetsitatean, hain zuzen ere, Letren graduan. Bizitza akademikoak, ordea, ez du motibatzen: bere ezagutza zabaldu nahi du desberdintasuna azpimarratzeko, ahala nola, Bonako hiri-inguruetako baztertutako auzo batean literatura irakastea. Luciok bere buru-argitasunari dei egin beharko dio eskolak aurrera ateratzeko, eta, aldi berean, mota guztietako muga moralak eta aurreiritzi sozialak zeharkatuko ditu Dylan (bere ikasle gogokoena) salbatzeko, talde narko bat atzetik baitu mendeku hartzeko. 

Gaiak: klase-ezberdintasuna, familia, hezkuntza

Klase-ezberdintasuna. Bonako periferian bizi diren pertsonen egoera islatzen du filmak, bertan dagoen pobrezia, droga eta biolentzia islaraziz. Izan ere, Bona erdiguneko eta kanpoaldeko desberdintasunak nabarmentzen dira, baita pertsonaien artekoak ere. 

Familia. Inposatutako komunitate hau filmaren ardatzetako bat da, arlo gehienetan nagusitzen dena. Protagonistaren familian dauden harremanak ezagutzeaz gain, protagonistak ikasleen familiekin duen komunikazioa ere azaltzen da. Finean, familiaren garrantzia nabarmena da. 

Hezkuntza. Hezkuntza duin baten falta salatzen du filmak, eskubide hau bermatzea ezinbestekoa baita gizakien identitatea eta formakuntza osatzeko. Izan ere, egoera sozieoekonomiko larrian daudenen eta aberastasuna dutenen arteko ezberdintasunak ere ikustarazten ditu filmak. Dena dela, hezitzaileen papera goraipatzen da. 

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Klase-ezberdintasunari buruz: zer da klase-ezberdintasuna? Zer aztertu behar da diskriminazioa edo desberdintasuna dagoela ondorioztatzeko? 
  • Familiari buruz: zer da familia? Familia eredu bakarra dago? Hura gabe bizi gaitezke? 
  • Hezkuntzari buruz: zer da hezkuntza? Zertarako balio du? Segregazioa, ezberdintasunak ematen dira hezkuntzan? Guztion hezkuntza bermatzen al da?

… pelikularen ondoren 

  • Nolakoa da ikasgelako egoera eta ikasleen jarrera istorioan zehar? Eta Luciorekin duten harremana? Ze jarrera dute ikasleek Walter eramaten dutenean? Ondorengo egunetan, Luciok etortzen ez direnen inguruan galdetzen die, zein da haien erantzuna eta jarrera?
  • Jangela irekitzen dutenean, Dilanek Kevinekin eztabaidatzen duen bitartean Kevinek likido bat botatzen du janarira. Janaria zerbitzatzerakoan Dilanek ez du ezer esaten hasieran. Zergatik?
  • Nola deskribatuko zenuke Sol eta Lucioren harremana? Eta Lucio eta El Chilenorena (bere aita)?
  • Solek hasieratik argi uzten du ez duela azterketa egin nahi eta bere aitak geroz eta presio gehiago sartzen dio. Zergatik presionatzen dio? Zergatik sartu nahi dio eskola ospetsu hartan? 
  • Noren istorioa kontatzen du Dilanek? Nolakoa da bere gurasoekin zeukan/duen harremana? 
  • Nolakoa da Lucioren jarrera lehenengo egunean eta azkenekoan? Zer gertatzen da bere jarrera aldatzeko? Ze gertakizun azpimarratuko zenituzke? 
  • Lucio eta bere aita kotxean daudenean bere aitak hainbat aholku ematen dizkio nerabekin ongi aritzeko. Zer esaten dio? Non dago arlo profesionalaren eta pertsonalaren arteko muga? 
  • Gainontzeko irakasleek jakin aurretik, Luciok komunean gertatutakoa ikusi zuen. Zergatik ez die ezer esaten? 
  • Ikastetxeko gurasoek greba egiten dute bertako egoera salatzeko. Zein da irakasleen jarrera horren aurrean? Zergatik erabakitzen dute eskolak normaltasunez ematea?
Scroll to Top