Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1967

Iraupena: 78 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Wolfgang Reitherman

Produkzioa: Walt Disney

El libro de la selva

Izenburu originala: The Jungle Book

Sinopsia
Mowgli, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otso-talde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.

Gaiak
Laguntasuna, identitatea eta bizitza

Laguntasuna. Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowglirekin duten erlazioaren bidez.
Identitatea. Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
Bizitza. Pelikulan etengabe nabarmenak diren Balooren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Desberdintasunari buruz: Ematen digutenaren arabera baloratzen ditugu lagunak edo guregandik desberdintzen dituzten ezaugarriak bultzatzen saiatzen gara?
· Bizitzari buruz: Besteek guregan jarritako itxaropenak bete nahian bizi gara? Gure berehalako beharrak eta desioak betetzen dituzten horiek bilatzen ditugu?
· Elkartasunari buruz: Zerk bultzatzen gaitu gure lagunei laguntzera? Eta ez direnei laguntzera?

…pelikularen ondoren

· Mowglik Bagheerari edo Baloori jarraituko dion aukeratu behar du, egin behar eta egin nahi duen horren artean. Zein bide hautatzen du azkenean? Zeinen esana betetzen du?
· Desberdinak garela onartzeak gure erantzukizunak alde batera uztea eta bizitza besterik gabe bizitzea dakartza? Zer dakar benetan
· Oihaneko arriskuek Mowglik besteengan konfiantza izatera behartzen dute, eta hori ere arriskutsua izan daiteke. Zeintzuk dira besteengan konfiantza izan dezagun egiten duten arrazoiak? Arrazoi horiek bermatzen al dute ezer?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top