Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 123 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Stephen Daldry

Aktoreak: Kate Winslet, David Kross, Ralph Fiennes, Bruno Ganz, Lena Olin, Alexandra Maria Lara, Linda Bassett, Susanne Lothar, Matthias Habich, Ludwig Blochberger, Volker Bruch, Hannah Herzsprung, Jeanette Hain, Jonas Jägermeyr

Produkzioa: Coproducción EE.UU.-Alemania; The Weinstein Company/ Mirage Enterprises/ Neunte Babelsberg Film

El lector

Izenburu originala: The reader

Sinopsia
Michael Berg, 15 urteko gaztea, eskolatik etxera doala gaixotzen denean Hanna Schmitz, adina bikoizten dion emakumeak erreskatatuko du. Biek idilio ustekabekoa eta sutsua hasiko dute Hanna ezustean desagertzen den arte. Zortzi urte beranduago, Michael zuzenbide ikaslea bilakatuta Alemania Naziaren kolaboratzaileak epaitzen ari diren epaiketa batean ikusle gisa dago eta bere amorante ohiarekin topo egingo du berriz ere. Hanna krimen izugarri bat egin izanaz salatu dute eta bere burua defendatzeari uko egin dio. Michael, pixkanaka-pixkanaka, bere gaztaroko maiteak azken honek hilketa baino lotsagarriagoa kontsideratzen duen sekretu bat gordetzen duela konturatuko da.

Gaiak
Maitasuna, sekretuak, epai moralak

Maitasuna. Pelikulak klase ertain-altuko nerabe baten eta adina bikoizten dion klase baxuko emakume misteriotsu eta berezi baten arteko maitasun istorio zaila kontatzen du.
Sekretuak. Ezkutatzen dituzten sekretuek pertsonaiak onartu ezin duten baina ihes egin ezin duten iraganera daramatzate etengabe.
Epai moralak. Nazi osteko Alemanian girotua dago pelikula eta lotsa eta errudun ustea izan arren bere iragana gainditu nahian bizi den gizartea islatzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Nola maite ditugu gure pertsona maiteak? Guztiaren gainetik maite al ditugu? Mugarik ba al da? Edozein gauza barka al daiteke?
· Sekretuei buruz: Noraino heltzeko prest egon liteke sekretu bat gordetzeagatik?
· Epai moralei buruz: Nola bizi da genozidio bat sufritu duen gizartea? Posible al da aurreko belaunaldiarekin, aktiboki edo pasiboki genozidioaren autorea izan zenarekin harremanak izatea? Gauza bera al da ekintza bat ulertzea eta justifikatzea?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik bukatzen da Michael eta Hannaren arteko idilioa horren zakarki? Zergatik desagertzen da Hanna Michaeli agur esan gabe? Ze sekretu ezkutatzen du Hannak? Zergatik egiten die uko Siemenseko eta tranbiaren enpresako maila-igoerei?
· Epaiketan Michael Hannaren sekretuaz jabetzen da, zergatik ez dio epaileari esaten, jakinda Hannaren onerako izango dela? Hannaren sekretuak bere jokaera azaltzen al du? Moduren batean justifikatzen al du?
· MIchael-ek epaiketan ulertzeko daudela dio. Lortzen al du Hannaren iraganeko jokabidea ulertzea? Ikasi al du MIchael-ek ezer iraganetik? Zer? Eta Hannak? Zergatik erabakitzen du Hannak bere buruaz beste egitea?

Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top