Sinopsia
Ranse Sotddard agure senataria bere emaztearekin Shinbonera iristen da, mendebaldeko herri txiki batera, bien lagun baten hileta elizkizunetara. Honek prentsan jakin mina sortzen du, zein ote da hildakoa bere hiletara etortzeko Estatu Batuetako senatari ezagun batek halako bidai luze bat egin ahal izanagatik. Senatariak iraganeko urtetan gertatutakoaren istorioa kontatzen die kazetariei. Iraganean, lizenziatu berria zela Shinbonera iritsi zen abokatu lanak egiteko eta lurralde haietan justizia ezartzeko. Iritsi bezain laister Liberty Valance pistolari beldugarriak lapurtu eta bortizki jipoitzen du.
Gaia
Trantsizioa, kontraesana eta maitasuna
Trantsizioa. Pelikulak garaien aldaketa eta eboluzioa deskribatzen ditu. Armarik azkarrenaren legeak arautzen zuen garaietatik justizian eta legean oinarritzen den sistemararainoko bidea azaltzen du pelikulak.
Kontraesana. Istorioak aldaketa handiek berezkoak dituzten kontraesanak azaltzen ditu. Aldaketa garai hauetan bideak ez dira zuzenak eta ez doaz goraka ere.
Maitasuna. Maitasun istorio bat jartzen da agerian, non maitatuaren ongizatea ezeren gainetik jartzen duen sakrifizioa gailentzen den.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Sistemari buruz: Duguna baloratzen al dugu, ala dagokigun eskubide modura hartzen?
· Kontraesanari buruz: Gure bizitzan zehar erabat koherenteak al gara? Gizakiaren kontraesanak zer ondorio dakartza?
· Eskuzabaltasunari buruz: Zer esan nahi du eskuzabal izatea? zein harreman dute eskuzabaltsunak eta apaltasunak?
…pelikula ikusi ondoren
· Tom Doniphon eta Ranse Stoddardek bi garai ezberdin islatzen dituzte. Zerk ezaugarritzen die? Zein jokabide dute? Zergatik?
· Tom Doniphonek zergatik kontatzen dio benetan gertatutakoa Ranse Stoddardi bakarrik?
· Pelikulak eztabaidarako argudioak eta materiala eskeintzen digu: «heziketa da legea eta ordenuaren oinarria» vs «Indarrak mehatxatzen duenean hitzek ez dute deus balio».
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu