Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1999

Iraupena: 86 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Brad Bird

Aktoreak:

Animazioa/Animación

Produkzioa: Warner Bros. Pictures

El gigante de hierro

Izenburu originala: The Iron Giant

Sinopsia
1957an, Rockwell izeneko herrixka txikian, herritar batek metalezko gizon erraldoi bat itsasora erortzen ikusi du. Irudimen handiko mutiko batek erraldoi hori metala jateko gose aseezina duen robota dela deskubrituko du. Bien artean adiskidetasun-harreman sendoa sortuko da. Gobernuak norbait bidaliko du herrixkara gertakariak ikertzeko. Mutikoak robota lagun baten txatartegian ezkutatuko du. Gerra Hotzaren garaia izanik, herrixkako biztanleek, ikaratuta, mehatxutzat hartuko dute robota.

Gaiak
Indarkeriarik eza, adiskidetasuna eta ezberdintasuna

Indarkeriarik eza. Mutiko baten begirada xaloaren bitartez, indarkeriaren zentzurik eza jartzen du agerian pelikulak.
Adiskidetasuna. Pelikulak aldaketarako adiskidetasunak duen indarra erakusten du.
Ezberdinatasuna. Ezberdina mehatxu bezala ikusiz gero, elkarbizitzak har dezakeen ibilbide suntsitzailea aurkezten du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Aurreiritziei buruz: Etiketek ezberdinak direnengan batzen gaituen hori ikustea galarazten al digute? Zergatik dugu bestea epaitzeko joera?
· Indarkeriari buruz: Zeintzuk dira indarkeriarako baldintzak sorrarazten dituzten baldintzak, ohiturak eta jarrerak? Justizia eta bakea posible egin dezaketen baldintzen alde egin al daiteke?
· Askatasunari buruz: Pertsona alda daiteke? Aukeratu al dezakegu izan nahi dugun hori izatea?

…pelikula ikusi ondoren

· Hogarth eta erraldoia orein batekin jolasean ari direla, tiroa entzun, eta oreina hilik erortzen da. Robotak ez daki heriotza zer den, eta ukitu egiten du. Umeak haserre honakoa esaten dio: «Ez ukitu, hilik dago. Ez da berriro esnatuko». Zer esan nahi dute heriotzak eta bizitzak? Justifikatua al dago inor hiltzea?
· Zergatik ikusten ditu Kent Mansleyk mehatxuak ez diren lekuetan? Zeri dio beldur?
· Erraldoia bizitzaren balioaren jabe egiten da, baina berdin-berdin konturatzen da suntsitzeko makina izateko sortu dutela. Zerk egiten du erraldoiak nahi duena izatea aukeratu dezan?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top