Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1999

Iraupena: 151 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Michael Mann

Aktoreak:

Al Pacino, Russell Crowe, Christopher Plumier, Diane Venora, Philip Baker hall, Bruce McGill, Lindsay Crouse, Debi Mazar, Gina Gershon, Stephen Tobolowsky, Rip Torn, Hallie Kate Eisenber, Cliff Curtis

Produkzioa: Michael Mann, Pieter Jan Brugge

El dilema

Izenburu originala: El dilema

Sinopsia
AEBetako Brown&Williamson tabako-empresa ezaguneko Jeffrey Wigand zientzialari eta zuzendariak tabakoaren industriak erretzaileengan menpekotasuna sorrarazten duten substantziei buruz ezkutatu duen sekretua estalgabetzen du. “60 minutu” telebista-programaren ekoileak, Lowell Bergman-ek bere lan-ibilbidea arriskuan jarriko du Wigand kameren aurrean jartzeko. Iritzi publikoaren aurrean egia azaltzerakoan, bere bizitzak porrot egiten ikusiko du zuzendari honek. Inor ez da osorik aterako tabakoaren industriaren aurkako borroka honetatik. Ezer ez da izango lehen bezala.

Gaiak
Dilema eta etika

Dilema. Pertsonak dilema handiei aurre egin beharreko egoerak aurkezten ditu filmak. Egoera horiek beren bizitzak eta besteenak alda ditzaketen erabakiak hartzera behartzen dituzte.
Etika. Kontatzen den istorioak etika profesionala jartzen du zalantzan. Aurrez aurre jartzen ditu etika pertsonala eta enpresariala.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Dilemei buruz: Zer da dilema bat? Nola kokatzen gara dilema baten aurrean? Nola egiten diogu aurre?
· Komunikabideei buruz: Zein da komunikabideen funtzioa? Zer da prentsa-askatasuna? Komunikabideek badute askatasunik?
· Konfidentzialtasunari buruz: Zer da konfidentzialtasun-akordio bat? Kasuren batean justifika daiteke konfidentzialtasuna puskatzea?

…pelikula ikusi ondoren

· Zeri egin behar diote aurre Bergman-ek eta Wigand-ek? Zein ondorio dituzte beren erabakiek? Bilakaera pertsonalik ikusten duzu?
· Zergatik ez da ematen elkarrizketa telebistan hasiera batean? Zuzendariak aske al dira erabakiak hartzeko? Erabakiak hartzerakoan zer da nagusitzen dena?
· Konfidentzialtasun-akordioa hausten al du Wigand-ek? Zergatik?
· Wigand izango bazina nola jokatuko zenuke? Eta zuzendari bat izango bazina? Zergatik?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top