Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1957

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Sidney Lumet

Aktoreak:

Henry Fonda, Lee J. Cobb, E.G. Marshall, Jack Warden, Ed Begley, Martin Balsam, John Fiedler, Robert Webber.

Produkzioa: Metro-Goldwyn-Mayer

Doce hombres sin piedad

Izenburu originala: Twelve Angry Men (12 Angry Men)

Sinopsia
Epaiketa batean, eta froga eta testigantza guztian entzun eta gero, Hamabi pertsonez asatutako zinpeko epai mahai batek erabateko adostasunez erabaki behar du akusatu bat absolbitzea ala heriotzera kondenatzea. Gizon baten bizia jokoan dago, historia propioa duten hamabi pertsonen eskutan. Hasiera batean horietako hamaikak heriotz zigorraren alda daude, baina bat ez dator bat…

Gaia
Giza izaera, etika eta justizia

Giza izaera. Epaiketaz eta epaitzen den pertsonataz haratago istorio hontan giza izaera bera irudikatzen zaigu, bere handitasun eta miseriekin.
Etika. Jarrera etiko bat defendatzeko behar den adorea, zintzotasuna eta baita bakardadea ere aurkezten digu istorio honek.
Justizia. «Arrazoizko zalantza» kontzeptua arrazoian oinarren duen eta errukia eta askatasuna erantzunkizun jokabide modura ulertzen dituen justizia sistema baten balioa azaltzen digu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurre
iritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten. eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bat ez etortzeari buruz: Bat ez etortzea gehienetan onartzen dugu, edo eraso pertsonalizatutzat hartzen?
· Aurreiritziari buruz: Aurrez sortutako gureia ideia ezbaian jartzeko kapaz al gara?
· Erantzukizunari buruz: Zein harreman dute askatasunak eta erantzukizunak?

…pelikula ikusi ondoren

· Bere ardura dena aurrera eramatea lortzen du 8 zenbakia duen epaikideak (Henry Fonda), nahiz eta dena aurka izan. Nola egiten du? Zerk ezaugarritzen du? Nola erantzuten du beste epaikideen komentario iraingarrien aurrean?
· Zer gartatzen zaie 3 zenbakia duen epaikideari (bozka aldatzen duen azkena), 10 zenbakia duenari (katarroa duena) eta 7 zenbakia duenari (partidurako sarrerak dituena)? Zerk aldaerazten die?
· Ohi denez, zeri ematen diogu gure gatazketan lehentasuna, gure motibazioei, aurreritziei, interes edo helburuei, ala pertsonaren balioari?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top