Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1982

Iraupena: 117 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Costa-Gavras

Aktoreak:

Jack Lemmon, Sissy Apacek Melanie Mayron y John Shea

Produkzioa: Universal Picture

Desaparecido

Izenburu originala: Missing

Sinopsia
Egoamerikan izandako estatu golpe militarra bitartean Charles Horman gazetari gaztea amerikarraren desagerketan oinarritzen da trhiler politiko hau.
Inongo zergatirik gabe Urriaren arratsalde batetan desagertutako bilaketan dihardu bere emazteak, eta Charlesen aita den New Yorkeko negozio gizon famatua Egoemareketako herrialdera bidaiatzen du berarekin bat egiteko bere bilaketan. Laister enbaxada Estatu Batuarrak eta herrialdeko agintariek eraikitako gezur eta itxaropen faltsuz osatutako zirkulu batetan murgiltzen dira, Baina nahiz eta irizpide ezberdinak izan bat egiten saiatzen dira, egi ikaragarria topatzen duten arte.

Gaia
Askatasuna eta totalitarismoak

Askatasuna: Istorio honen bidez estatu golpe batek nola adierazpen eta iritzi askatasunak murriztu ditzaken ikus daiteke, eta nola ezberdin pentsatzen duten pertsonen bizitzak hutsa balio izatea iritsi daitezkeen.
Totalitarismoak: Giza duintasunaren urratzera, totalitarismotara, hauen konplize izatera edo eta azkenean inposatzen den errealitatearen ebidentzia ukatzera garamatzaten ideien absolutizazioaren ondorioak azaltzen dizkigu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Askatasunari buruz: Zer da askatasuna? Askeak, zertarako?
· Informazioari buruz: Edozeren berri eman daiteke edo eman behar da?
· Bizitzari buruz: Zein balio du norberaren bizitzak, eta besteenak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik erailtzen dute Charles?
· Zergatik gertatutakoaren informazioa eskutatzen du enbaxada estatubatuarrak?
· Charlesen aitak bere semearen idealei buruzko iritzia zergatik aldatzen du?

Mónica López-Quintanaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top