Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 120 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Xavier Beauvois

Aktoreak:

Lambert Wilson, Michael, Lonsdale, Olivier Rabourdin, Philippe Laudenbach, Jacques Herlin, Loïc Pichon, Xavier Maly, Jean-Marie Frin, Abdelhafid Metalsi, Sabrina Ouazani, Farid Larbi, Adel Bercherif, Goran Kostic

Produkzioa: Why not productions / France 3 Cinéma

De dioses y hombres

Izenburu originala: Des hommes et des dieux

Sinopsia
90 hamarkadan Frantziako zortzi fraide zistertar anaia musulmanekin harmonian bizi dira Argeliako mendietan kokatutako monastegi batean. Hala ere, piskanaka indarkeria eta beldurra gailentzen ari dira bertan. Inguratzen dituzten mehatxuak handiagotzen ari diren arren, edonola bertan geratzeko fraideen erabakia gero eta sendoagoa da egunetik egunera.

Gaiak
Bizitzaren zentzua, kontzientzia, erlijioa

Sentido de vida. La película nos muestra el valor de la fe, el compromiso y la confianza, y el papel que juegan a la hora de dar un sentido a la vida.
Conciencia. Los monjes de la película deberán escuchar a su conciencia para tomar la decisión de irse o quedarse sabiendo que su vida está en riesgo.
Religión. La película muestra la convivencia pacifica entre personas de distinta religión y cómo algunas formas de vivir la religión pone dicha convivencia en peligro.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Bizitzaren zentzuari buruz: Zein da bizitzaren zentzua? Harremanik ba al du konpromisoarekin? Fedea erlijio kontzeptu soila al da? Zein harreman dago fedearen eta konfiantzaren artean?
· Kontzientziari buruz: Zer da kontzientziari entzutea? Zein zeregin dauka erabakiak hartzerakoan? Erraza al da kontzientziari entzutea eta ondoren jokatzea?
· Erlijioari buruz: Posible al da erlijioen arteko elkarrizketa? Erlijio onak eta txarrak al daude?

…pelikularen ondoren

· Nolakoa da fraideen erabakitze-prozesua? Garbi al daukate hasieratik? Nola sentitzen dira? Zer baloratzen dute erabakia hartzeko?
· “Alde egitea hiltzea da. Geratu egingo naiz”. “Geure zeregina hemen dago, guztion anaia izatea da”. Zein da beren konpromisoa? Norekiko hartzen dute konpromisoa?
· Nola bizi dute beren erlijio-fedea pelikulako pertsonaiek? Zein eragin dauka harremanetan? Ba al da gorrotorik? Ba al da maitasunik? Erlijioak ala pertsonak dira arazoa?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top