Sinopsia
Maria txikiaren eskolako ohiturak aldatu egingo dira oso ume berezi baten etorrera dela eta. Laister lagun banaezinak bihurtuko dira.
Gaiak
Aniztasun funtzionala, adiskidetasuna, maitasuna
Aniztasun funtzionala. Pelikulak inklusiboa izatearen garrantziari buruzko hausnarketa eskaintzen du, edozein motatako diskriminazioa baztertuz eta gizaki guztion aniztasuna aintzat hartuz.
Adiskidetasuna. Maria, bederatzi urteko ume alaiaren eta Niko, eskolara iristen den garun-paralisidun mutikoaren arteko harremanari buruzkoa da filma.
Maitasuna. Gure burua doan eskaintzeari, trukean ezer espero gabe emateari buruzkoa da pelikula.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere.Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik
· Aniztasun funtzionalari buruz: Zergatik ez zaizkigu desberdinak direnak gustatzen? Pertsona bakoitzak balioa duela, denok balio dugula uste duzu?
· Adiskidetasunari buruz: Zergatik onartzen ditugu batzuk lagun gisa eta beste batzuk, aldiz, ez?
· Maitasunari buruz: Posible al da trukean ezer espero gabe maitatzea? Zerk egiten gaitu zoriontsuago, maitatzeak edo maitatua sentitzeak?
…pelikularen ondoren
· Zergatik gustatzen zaigu Maria eta NIkolasen istorioa? Zein da bere edertasuna?
· Mariak egiten duena zergatik ez zaie gustatzen beste haurrei? Zer ikusten du Mariak Nikolasengan?
· Zergatik da ona Mariak Nikolasekin egiten duena? Nikolas hiltzen denean Mariak asko sufrituko du. Merezi izan ote dio?
Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu