Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1986

Iraupena: 86 min.

Herrialdea: USA

Zuzendaritza: Rob Reiner

Aktoreak: Wil Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O´Connell, Kiefer Sutherland, Casey Siemaszko, Gary Riley, Bradley Gregg, Jason Oliver, Marshall Bell, Frances Lee McCain, Bruce Kirby, William Bronder, Scott Beach, Richard Dreyfuss, John Cusack, Madeleine Swift, Geanette Bobst, Art Burke, Matt Willi

Produkzioa: Columbia Pictures

Cuenta conmigo

Izenburu originala: Stand by me

Sinopsia
Oregongo herri txiki batean lau nerabek abentura bati ekingo diote desagertutako mutil baten bila abiatzen direnean. Heroiak izatera jolastuko dira Gordie azkarra, Chris zakar eta sentimentala, Teddy bitxia eta Vern beldurtia. Kontrako ingurunean barneratuko dira eta heuren kasa moldatu beharko dute.

Gaiak
Mugak, adiskidetasuna, nerabezaroa

Mugak. Pelikulan zehar protagonista bakoitzaren mugak ezagutuko ditugu,  bakoitzak non duen min eta bizitzan agertzen zaizkien zailtasunei aurre egiten nola saiatzen diren.
Adiskidetasuna.
Filma laguntasunaren aldarrikapena da. Aurrera egiteko elkarri laguntzen dioten lau lagunen bizipenak eta abenturak aurkezten dizkigu.
Nerabezaroa.
Pelikulak haurtzarotik nerabezarorako igarotzea kontatzen du, iniziazioko bidaia batean barrena hamabi urteko lau gazteren xalotasunaren galera.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira.
Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere.
Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu.
Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Mugei buruz: Ba al da inor perfekturik edo aitzitik pertsona guztiok ditugu beldurrak eta mugak?
· Adiskidetasunari buruz:
Nolakoa izan behar du adiskidetasunak? Zertan datza?
· Nerabezaroari buruz:
Zer esan nahi du hazteak eta heltzeak? Posible al da bizitzako oztopoei aurre egin gabe eta sufritu gabe bizitzea?

…pelikularen ondoren
· Nola deskribatuko zenituzke istorio honetako protagonistak? Zein dira bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak? Zer ikasi dute pelikulan zehar?
· Nola ulertzen duzu “cuenta conmigo” izenburua? Nor dute alboan eta nor ez protagonistek? Bakarrik ahal dute edo elkarri laguntzen diote aurrera egiteko?
· Zer dakar Gordie eta bere lagunentzat Rayren hilotza aurkitzeak? Zergatik ez dute aurrez pentsaturikoa egiten? Zergatik erabakitzen dute hilotza non dagoen azaltzeko dei anonimo bat egitea?

Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top