Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1986

Iraupena: 84 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Jimmy T. Murakami

Aktoreak:

Animazioa/Animación

Produkzioa: Channel Four Films / Penguin Books / Meltdown Productions / Murakami-Wolf Productions

Cuando el viento sopla

Izenburu originala: When the wind blows

Sinopsia
Jim eta Hilda Bloggs erretiratu-bikotea Erresuma Batuko urrutiko landa-gune batean bizi da gerra nuklearra lehertzeko bezperan. Patriota sutsuak izanik, gobernuarengan konfiantza osoa dute, eta etsaiak haien herrialdea erasoz gero egin beharrekoaren inguruan informazioa jaso dute. Jimek bonba atomikoari buruzko foiletoi ofizialak irakurri ditu, eta leherketa nuklearra gertatuko balitz babestuko lituzkeen babeslekua eraikitzeari ekin dio.

Gaiak
Gerra nuklearra, giza izaera eta biktimak

Gerra nuklearra. Gerrak duen suntsitzeko gaitasuna deskribatzen du pelikulak. Zehazki, armamentu nuklearra erabiltzen duen gerrarena.
Giza izaera. Giza izaeraren eguneroko errealitatearen kontrastea erakusten du istorioak behehalako mahatxu izugarriaren aurrean. Argi-ilunez jositako errealitatea.
Biktimak. Gerraren ondorioak pairatzen dituzten pertsonak ezagutarazten ditu pelikulak. Gerra hori etsai ikusezinarekin borrokatzen da, aurre egin ezinezkoa, eta biktimak ustekabean harrapatzen ditu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gerrari buruz: Nola eragiten digu mehatxu izugarri batek? Gerrak, esaterako? Nola egiten diogu aurre?
· Errealitateari buruz: Nolakoa da geure errealitatea? Dugunaren gaineko kontzientzia al dugu?
· Tolesgabetasunari buruz: Ba al da gehiegi fidatzerik? Zer da beharrezkoa gehiegi fidatu ez gaitezen?

…pelikula ikusi ondoren

· Nolakoak dira Jim eta Hilda Bloggs? Nola egiten dio aurre bietako bakoitzak gerra badatorrelako mehatxuari? Zer du bakoitzak ezaugarritzat?
· Nola egiten diote aurre bizitzari bonbaren ostean? Zergatik aurkitzen du beti Jimek normalizatutako erantzun bat gertatzen denari? Zergatik jarraitzen du Hildak altzarien egoeragatik kezkatua?
· Nolakoa da beren bizitza bonbaren ostean? Zeintzuk dira haren ondorioak?

Begoña Gomezen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top