Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 89 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: José Corbacho, Juan Cruz

Aktoreak: Eduardo Garé, Eduardo Espinilla, Elvira Minguez, Antonio de la Torre, Lluís Homar, Paz Padilla, Frank Crudele, Blanca Apailanez, Adriana Gaya, Javier Bórdalo, Gorka Zubeldia, Albert Baulies, Carla Tous, Francisco Vidal, Jordi Boixaderas, Blanca Suárez, José Angel Egido, Maria Molins.

Produkzioa: Filmax/Ensueño Films

Cobardes

Izenburu originala: Cobardes

Sinopsia
Bigarren hezkuntzako bi mutikoren istorioa, bat erasotua, bestea erasotzailea. Guille, itxura batean, beste asko bezalakoa da: nota onak, kiroletan habila, eta babesten duen familia duena. Gelan “harroxko” jokatuta besteek errespetatu egiten dutela nabaritzen du, horregatik, zalantza izpirik gabe, biktima bat aukeratu eta edozein aitzakia baliatuz, bere lagunekin batera hura jazartzen pasatzen du eguna. Gabriel hautautako biktima da. Arrazoia, bakarra: ile gorria edukitzea.

Gaiak
Eskola jazarpena, Beldurra, Aukerak

Eskola jazarpena. Film honek eskola jazarpenaren gaia jorratzen du, nola sortzen den eta zer ondorio izan ditzakeen.
Beldurra. Beldurrak pertsonak nola baldintzatzten dituen ikusten da; desberdin izateko beldurra, huts egiteko beldurra, estatusa galtzeko beldurra, familia galtzeko beldurra, etab.
Aukerak. Pertsonaia bakoitzak bere errealitateari aurre egiteko hartzen dituen bideak erakusten zaizkigu, eta aukera horietan beldurrak duen eragina ikusten da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Eskola jazarpenari buruz:
badakizu zer den eskola jazarpena? Eskolan, norbait jotzeaz gain, badira norbaiti eraso egiteko beste modu batzuk? Zeintzuk? Ikusi al dituzu horiek zure eskolan? Gaiaz hitz egin behar al da? Gertatzen dena kontatu behar al da?
· Beldurrari buruz:
uste duzu mundu guztiak dituela beldurrak? Zeri gara beldur? Nola eragiten du beldurrak gure bizitzan? Nola baldintzatzen ditu gure erabakiak? Erraza al da kontzientziari entzun eta haren arabera jokatzea?
· Aukerei buruz:
arazo batek irteera bakarra izaten du ala aukera gehiago daude? Eskola jazarpenaren aurrean aukera bat baino gehiago daude?

…pelikula ikusi ondoren

· Filmean modu desberdinetan erosotzen dute Gabi, zein jazarpen gertaera ikus daitezke?
· Zeri diote beldurra Gabik, Guillek eta bakoitzaren gurasoek? Eta Silveriok? Arazoen aurrean jokatu al dezakete beste modu batean?
· Uste duzu Gabik bere arazoa konpondu duela? Hautatutako irtenbidea egokia da? Zergatik uste duzu Carlak bazter utzi duela Gabi? Bururatzen zaizu filmarentzako beste amaiera bat?

Kristina Soaresen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top