Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 98 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: José Antonio Quirós

Aktoreak:

Celso Bugallo, Clara Segura, Gary Piquer, Beatriz Rico, Adriano Prieto, Fran Sariego

Produkzioa: Bausan Films / El Nacedon Films

Cenizas del cielo

Izenburu originala: Cenizas del cielo

Sinopsia
Ferguson eskoziar abenturazalea gida turistikoen egilea da, eta Espainiako iparraldean da bere azken liburua idazteko. Hara-hona daraman autokarabana hondatu egingo da, eta zentral termiko baten tximinien inguruetan utziko du botata. Bertan gelditzera beharturik, Federicorekin laguntasun xelebrea egingo du. Federico nekazaria da, eta Kyotoko konpromisoak bailara kontaminatzen duen zentrala itxiko duela sinetsita dago. Gutxika, Federicok zentral termikoaren aurka aurrera daraman borrokan konpromisoa hartzeko beharra sentituko du Fergusonek.

Gaiak
Aurrerapena, kontraesanak eta esperantza

Aurrerapena. Pelikulak aurrerapenarekiko etengabeko dependentzian, adaptazioan eta borrokan dauden zenbait lagunen istorioa deskribatzen du pelikulak.
Kontraesanak. Zoriontasun-bilaketan bizi ditugun kontraesanak deskribatzen ditu, eta segurtasuna emango diguten sistemetan bizitza biltzeak dakarren tentsioa aztertzen du.
Esperantza. Pelikulan garaipen eta porrot txikiak batera gertatzen dira. Esperantza mantentzeko arrazoiak aztertzen dira borrokak emaitzarik ez duen eszenarioetan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Aurrerapenari buruz: Aurrerapena gizatiartu dezakegu? Zer egin aurrerapenaren aurrean: ohitu, errealitatea aldatu edo ez ezer egin?
· Errealitateari buruz: Nola egiten diogu aurre errealitateari? Inposa dakigun uzten diogu ala hari bizkarra emanda bizi gara?
· Fideltasunari buruz: Itxuraz irtenbiderik gabeko egoeretan, geure printzipioei fideltasunez eusten diegu? Posible al da printzipio horiek gerorako uztea edota aldatzea ere?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulako pertsonaia bakoitzak bere kontraesanak ditu. Zeintzuk? Zertan oinarritzen dira?
· Zentral termikoak aurrerabidea gelditzeko gizakiak duen ezintasunaren sinboloa dirudi. Hala al da? Zergatik?
· Nondik ateratzen ditu indarrak Federicok borrokan jarraitzeko? Emaitzarik ez izateak zentzua kentzen al dio egin duenari? Zer sinbolitzatzen du gereziondoak borroka horretan?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top