Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2003

Iraupena: 101 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Andrew Atanton, Lee Unkrich

Produkzioa: Walt Disney Pictures / Pixar Animation Studios

Buscando a Nemo

Izenburu originala: Finding Nemo

Sinopsia
Nemo pailazo-arrain txikia Koralezko Hesi Handian harrapatuko dute urpekari batzuek bere aita Marlinen aurrean. Itsaso zabalak ematen dion beldurra alde batera utzita, Nemo salbatzeko asmoz bidaia arriskutsuan abiatuko da. Epe laburrean memoria galtzen duen Dory arrain atseginaren laguntzaz itzelezko epopeiako heroi bihurtuko da Marlin.

Gaiak
Autonomia, ausardia eta konfiantza

Autonomia. Istorioak mugen eta autonomiaren arteko tentsioa erakusten du. Besteak dituen mugez haratago, haren ausardian konfiantza izatean oinarritutako tentsioa.
Ausardia. Bizitzako alor guztietan dauzkagun beldurrei aurre egiteko eta horiek lantzeko beharrezkoa den ausardia erakusten du filmak.
Konfiantza. Bizitzako zailtasun guztien gainetik, konfiantzaren eta itxaropenaren aldeko gorazarrea da istorioa.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Esana egiteari buruz: Zer da esana egitea? Noiz egin behar dugu esandakoa eta noiz ez? Zergatik?
· Autonomiari buruz: Nahiz eta egin ditzakegun, zein gauza ez ditugu geure kabuz egiten? Zergatik?
· Enpatiari buruz: Nola uler ditzakegu hobeto geure gurasoak, irakasleak…?
· Heldutasunari buruz: Zer dago geure akatsen atzean?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer adierazten dute marrazo begetarianoak, umorerik gabeko pailazo-arrainak eta arrainen laguna den pelikanoak? Zer dute komunean?
· Nola jokatzen du Nemok Marlinek ustekabean Koralezko Hesitik kanpo harrapatzen duenean? Zer egingo genuke haren lekuan?
· Marlinek Nemori “Zoaz abenturen bila” esaten dio. Zer esan nahi du? Zerk bultzatzen du aldaketa Marlinengan?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top