Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2007

Iraupena: 81 min.

Herrialdea: Iran

Zuzendaritza: Hana Makhmalbaf.

Aktoreak:

Nikbakht Noruz,  Abdolali Hoseinali,  Abbas Alijome

Produkzioa: Coproducción Irán-Francia

Buda explotó de vergüenza

Izenburu originala: Buda az sharm foru rikht

Sinopsia
Talibanek suntsitu zuten Budaren estatuaren pean bizi den sei urteko neskatoa da Batkay. Bere desiorik nagusiena ikasi ahal izatea da. Indarkeria nonahi, eskolarako bidea harentzako froga gogorra izango da. Harrikatu, Buda bezala suntsitu edo kobazuloetako labirintoan amerikarrek egin zuten modura tiroz jo nahi duten mutil batzuk jazarriko dute.

Gaiak
Indiferentzia, ideologia eta borroka

Indiferentzia. Istorioak aurkezten du nola batzuetan, nahiz eta oso gogorra izan, errealiatea ez den norberaren desioak eta beharrak zapuzten dituen bakarra. Besteen indiferentzia gainditu ezineko hesi bilaka daiteke.
Ideologia. Pelikulak absolutu bilakatutako ideologiak salatzen ditu: pertsonaren duintasunaren gainetik kausaren balioa jartzeak ustezko irtenbiderik ez duten egoera beldurgarrietara garamatza.
Borroka. Protagonista txikiaren xalotasun edo burugogorkeria dela-eta, egoera edozein dela ere aurrera segitzea ahalbidetzen duten arrazoiak erakusten ditu filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· «Bestea»ri buruz: Ezberdinari etiketak jartzeak zein ondorio ditu? Zer da beharrezkoa enpatiarako, «bestearen» lekuan jartzeko?
· Fanatismoei buruz: Arrazoi osoa dugula pentsatzen dugu? Gure gatazketan defenditzen dugun hori berrikusteko eta aldatzeko gai gara?
· Zintzotasunari buruz: Nahi duguna lortzeko gure askatasunari eta garenari uko egiteko prest gaude? Zer nahi dugu bizitzan?

…pelikula ikusi ondoren

· Abbasek eta Baktayk bizitzaren aurrean izan daitezkeen bi jarrera ezberdin islatzen dituzte, askatasuna ulertzeko bi modu. Zein dira ezaugarri horiek? Gure egunerokotasunarekin ba al dago antzekotasunik?
· Umeen gerra-jokoek irtenbiderik gabeko egoera errealak dakartzate. Jarreretan zein aldaketek ahalbidetuko lituzkete irtenbideak eta itxaropena?
· «Hil zaitez, bestela ez zara aske izango». Zergatik esaten dio hori Abbasek? Hori al da aukera bakarra?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top