Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2012

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: USA

Zuzendaritza: Mark Andrews, Brenda Chapman, Steve Purcell

Aktoreak: Animazioa

Produkzioa: Pixar Animation Studios / Walt Disney Pictures

Brave (Indomable)

Izenburu originala: Brave

Sinopsia
Merida, Fergus Erregearen eta Elinor Erreginaren alaba basatia, ohitura zahar batekin apurtzea erabakitzen duen arkulari abila da; bertako jauntxo diren Lord MacGuffin erraldoia, Lord Macintosh petrala eta Lord Dingwall erretxinarentzako sakratua den ohitura da hori, hain zuzen ere. Meridaren ekintzek kaosa eta sumina sortzen dute erreinuan. Gainera, andre zahar jakintsu bati laguntza eskatzen dio eta zoritxarreko gurari bat eskaintzen dio honek. Neskatoak arrisku handiei aurre egin beharko die egiazko adorea zer den ikasi arte.

Gaiak
Errespetua, maitasuna, komunikazioa

Errespetua. Pelikulak beste pertsonen erabaki edo ikuspuntuekiko errespetu faltak dituen ondorioak erakusten ditu, baita familiarenak direnean ere.
Maitasuna.
Ama-alabak bizitzaren inguruan dituzten ikuspegi hain ezberdinez haratago, biak jabetzen dira azkenean zein den elkarren lotura: elkarrekiko duten baldintzarik gabeko maitasuna.
Komunikazioa.
Pelikulak komunikazioaren garrantzia erakusten du, kasu honetan ama eta alabaren artean, bai eta barne-entzuteak eta elkar-entzuteak gatazkak lantzeko orduan duten paperarena ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira.
Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere.
Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu.
Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Errespetuaren inguruan: zer da niretzat errespetua? Nire bizitzako ze alderdiko erabakiak dira soilik nire esku daudenak?
· Maitasunaren inguruan:
Zer ulertzen duzu maitasunaz ari garenean? Ze toki dauka zure bizitzan eta erabakietan?
· Komunikazioaren inguruan:
Ze garrantzia dauka komunikazioak gure egunerokotasunan? Eta bizitza familiarraren kasuan?

…pelikularen ondoren
· Nolakoa da Meridaren prozesua pelikulan zehar? Nola sentitzen da hasieran? Eta bukaeran?
· Meridak bere erabakitzeko gaitasunari uko egin al dio?
· Zer deskubritu dute amak eta alabak euren istoriaren bukaeran?

Iker Usonen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top