Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2000

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Stephen Daldry

Aktoreak:

Julie Walters, Jamie Bell, Jamie Draven, Gary Lewis, Jean Heywood, Stuart Wells, Mike Elliot, Janine Birkett, Nicola Blackwell

Produkzioa: Greg Berman, Jonathan Finn

Billy Elliot

Izenburu originala: Billy Elliot

Sinopsia
1984, Ingalaterrako Iparraldean. Meatzari-familiakoa den hamaika urteko Billyk berezitasuna du: boxeoa baino gehiago maite du dantza. Balet-irakasleak, talentua duela ikusita, aitaren eta anaia nagusiaren ezkutuan eskolak ematea erabakitzen du. Egiaz jabetzen direnean, «neskentzako giro» horretatik aldentzera behartuko dute, eta amona senilaren zaintzaile-lanak eman. Hori, aurreiritziak gaindituta Billyren benetako balioaz konturatzen diren artean.

Gaiak
Benetakotasuna, insistentzia eta desberdintasuna

Benetakotasuna. Amets baten eta norberaren identitatearen bilaketa kontatzen du filmak benetakotasunezko eta norberarenganako fideltasunezko prozesuaren bidez.
Insistentzia. Egoera ez ohikoen eta gatazkatsuen aurrean pelikulak insistentzialismo etikoa aurkezten du jokatzeko irizpide gisa.
Desberdintasuna. Eredu sozialen zurruntasunak eragiten duen zama deskribatzen du istorioak, baita markatutako bidetik irteteak dakarren epaia ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Ametsei buruz: Zer izan nahi dugu bizitzan? Eta ez badugu lortzen?
· Erabakiei buruz: Nola hartzen ditugu erabakiak? Zer egin dezakegu zailtasunen bat datorkigunean?
· Aurreiritziei buruz: Nolako arazoak ekartzen ditu aurreiritziak? Zergatik dugu epaitzeko joera?

…después de la película

· Zergatik ez dio familiak hasieratik ematen babesa Billyri? Zergatik aldatzen da Billyren aitaren jarrera?
· Zer gertatuko litzateke Billyk ez balu dantzarako zuen trebezia erakutsi?
· Billyren bizitza desberdina litzateke baldin eta harengandik espero zena egin izan balu? Zergatik?
· Zertan dute antza Billyk eta Zisneen Lakua baleteko zisneak?

Itxasne Etxeberiaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top