Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1981

Iraupena: 125 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Tim Burton

Aktoreak:

Ewan McGregor, Albert Finney, Billy Crudup, Jessica Lange, Helena Bonham Carter, Alison Lohman, Robert Guillaume, Marion Cotillard, Steve Buscemi, Danny DeVito

Produkzioa: Richard D. Zanuck, Bruce Cohen eta Dan Jinks

Big fish

Izenburu originala: Big fish

Sinopsia
Edward Bloom (Ewan McGregor eta Albert Finney) beti izen zen sormen handiko gizona: bere inguruan zeuden guztiak liluratzen zituen bere bizitzari buruzko istorio izugarriak kontatuz. Hala eta guztiz ere, bizitza izugarri hori misterioa zen bere semea William-entzat (Billy Crudup), zeinek orain bere aitaren irudi zehatza osatzen saiatzen ari den, txikitatik kontatzen entzun zizkion oroitzapenetatik benetakoa eta fantastikoa zena banatzen saiatuz.

Gaia
Gatazka, familia eta maitasuna

Gatazka. Istorioak gainezka egiten duen sormenak harreman baten tartean jartzen denean sortzen duen gatazka erakusten du, gezurraren azpian dagoen errealitatea itxuragabetu egiten duelako.
Familia. Guraso eta seme-alaben arteko harremanetan gertatzen diren gatazkak deskribatzen ditu filmak. Norbera izatearen eta maitatua izatearen beharren arteko tentsioa kontatzen du.
Maitasuna. Maitasunak borondatea eta lehenengo begi-kolpean dirudiena baino urrutirago ikusteko gaitasuna errazten duten baldintzak sortzen ditu konfiantza itzuliz.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik. …kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Familiari buruz: Zer espero dugu familiari buruz eta zer egin behar dugu hau zaintzeko?
· Egiari buruz: Errealitateari buruz bakoitzak daukagun ikuspegia osoa al da?
· Leialtasunari buruz: Batzuetan norberaren leialtasunak sortzen duen gatazka onartzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen da Willy eta bere aitaren artean? Zergatik ez daukate harreman ona? Zein da beraien ezaugarria?
· Zerk ahalbidetzen du beraien arteko aldaketa azkenean?
· Gatazka batean, bestearengandik guztia dakigula uste al dugu?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top