Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2000

Iraupena: 106 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Josecho San Mateo

Aktoreak:

Unax Ugalde, Pilar López de Ayala, Juan Díaz, Benjamín Seva, Fede Celada, Antonio Dechent, Beatriz Argüello, Juan Viadas, Ion Gabella, Carlos Kaniowski, Beatriz Sánchez, Nuria Mencía

Produkzioa: Films S.L. / Cre-acción Films

Báilame el agua

Izenburu originala: Báilame el agua

Sinopsia
Konpentsuonaltasunetaz nekatuta dauden David eta Carlosek kalean bizitzea erabakitzen dute, bizimodua egunez egun bilatzeko asmotan. Metroan burutzen dituen inspirazio gutxiko inprobisaziotako batean pixkanaka berarentzat obsesio bilakatuko den neska bat deskrubritzen du, María. berak ere bere lana eta bizitza arrunta gorrotatzen ditu, eta laister kalean bizitzeari ekingo dio Davidekin. Momentu horretatik aurrera, bizitzak eraman eta irentsi egingo ditu, eta egoerak gero eta gehiago korapilatuko zaizkie, ezinbestez amildegira eramango dituen zurrunbilo batean baleude. Edo agian ez. Bide bazterrean kideak geldituko dira. Beste batzuk ihes egitea lortuko dute… baina gertatutakoak gertatu, Davidek ez du sekula Maria utziko.

Gaia
Marginalitatea, drogak eta maitasuna

Marginalitatea. Kaleko bizimodu gogorra kontatzen du pelikulak, eta nola bertan muturreko egoeratara iritsi daitekeen. Drogak. Pelikulako pertsonaiak bizitzak nola eramaten ditun deskribatzen du, nola irensten dituen eta nola ezinbestez drogen mundura bultzatzen dituen.
Maitasuna. Maitasun suntsitzaile baten istorioa azaltzen du pelikulak, pertsonaiengan maitasunak gora egiten duen neurrian aurrera ekiteko gogoa murriztuz bait doa hauengan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Marginalitateari buruz: Egoera hau bizi duten pertsonak nola bizi dira?Zein pertsonetaz ari gara? ¿Zein gertakariei egin behar diete aurre?
· Prostituzioari buruz: Zerk bultzatzen du emakume bat prostituitzera? Zein sentimendu nahasten dira?
· Adiskidetasunari buruz: Zer da benetako laguna izatea? Zer espero dugu beraiengan? Zer ulertzen dugu adiskidetasunetaz?

…pelikula ikusi ondoren

· Bi gaztek zergatik erbakitzen kalean bizitzea?
· Protagonistetako bakoitzak zer bilatzen du elkarrekiko harremanean? hauetako bakoitzak zer eskatzen dio bizitzari?
· Zer esan nahi du Davidek zera adierazten duenean «bizitza itzul diezaguten»?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top