Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 142 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Alejandro González Iñárritu

Aktoreak:

Brad Pitt, Cate Blanchett, Gael Garcia Bernal, Koji Yakusho, Elle Fanning, Rinko Kikuchi, Adriana Barraza, Said Tarchani, Boubker Ait El Caid, Clifton Collins Jr., Elle Fanning

Produkzioa: Anonymous Content. Distribuida por Paramount Pictures

Babel

Izenburu originala: Babel

Sinopsia
Marokon, Tunisen, Mexikon eta Japonen leku duten zenbait istoriok osatzen duten drama. Bi gazte marokoar, Winchester bat eskuan, familiaren ahuntz-taldearen bila ateratzen direnean hasiko da istorioa. Desertuko isiltasunean erriflea probatzea erabakiko dute. Saltzaileak agindutako ahalmena du errifleak, eta istant batean hiru kontinentetan barreiatutako lau ezezagun-talderen bizitzek topo egingo dute.

Gaiak
Gizatasuna eta sufrimendua

Gizatasuna. Istorioak eguneroko bizitza deskribatzen du gertutik nahiz urrutitik begiratuta, bere barne nahiz kanpo eragileei erreparatuz. Era berean, mugak, trabak eta desberdintasunak gaindituta giza izaerak komunean dituen ezaugarriak islatzen ditu.
Sufrimendua. Gizakiaren sufrimendua eta mina bizitzeko eta gainditzeko haren bilaketa eta desesperazioa erakusten du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Minari buruz: Zenbaitetan, sendo gaudelako jarrera faltsua hartzen dugu sufrimenduaren aurrean sentitzen duguna ukatzeko. Zergatik jokatzen dugu horrela?
· Giza izaerari buruz: Zer da gizaki guztiok batzen gaituen hori? Zerk banatzen gaitu?

…pelikula ikusi ondoren

· Istorioa gertaera zehatz batek hasten du. Gertaera horrez gain, zerk batzen ditu pertsonaiak?
· Filmaren zuzendariak “Babel gupidari buruzko pelikula da, galdu dugun sentimendu bati buruzkoa. Horixe da, ordea, mugen benetako lerroak behera bota ditzakeen bakarra, eta horiek ez dira herrialdeen artean daudenak, ezpada geure barruan ditugunak. Horiek dira guztietan arriskutsuenak” dio. Zergatik jotzen dugu arriskutsutzat gupida? Zeintzuk erakusten dute gupida hobe Babel-en?
· Pertsonaia bakoitzak bere borroka du bizitzan, eta munduaren aurrean bere burua aurkezteko duen moduan erakusten du. Hala sentitzen ez garen momentuetan, nondik datorkigu geure burua ondo, sendo eta axolagabe erakusteko beharra?

Orla Hassonen Laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top