Sinopsia
Baziren behin Azur, ile-horidun begi urdinekoa eta gizon aberats baten semea, eta Asmar, begi beltzeko beltzarana eta inude baten semea. Anaia modura hazi zituzten lurralde berde eta loretsu batean. Bizitzak modu ankerrean banatu zituen. Baina Azurrek ezin izan zituen ahaztu Eguzkiaren Herrialdean gertatzen diren eta inudeak kontatzen zizkion maitagarrien istorioak. Hazterakoan Dijnntarren Miragarriaren bila, bere ametsen herrialdera, joatea erabakiko du. Bertan miragarria bilatzeko asmotan den Asmarrekin egingo du topo. Biek Mirarien Herrialdeko arriskuei eta sorginkeriei aurre eginez aurkituko dute.
Gaiak
Anaitasuna, errespetua eta kulturartekotasuna
Anaitasuna. Desberditasun kulturalaren aurrean, istorioak giza izaeraren anaitasunaren ideia aldarrikatzen du.
Errespetua. Protagonistek Djinntarren Miragarria askatzeko abian jartzen duten abenturak, desberdintasunaz haratago, pertsona errespetuaren zordun egiten duen hori aurkitzeko ibili beharreko bidea islatzen du.
Kulturartekotasuna. Zenbait amets eta helburu lortzeko, desberdinaren laguntza beharrezkoa dela erakusten digu istorioak; kulturen arteko elkarrizketa.
Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:
· Aurreritziei buruz: Zer nagusitzen da bizitzan: arakatzera garamatzan jakinmina ala markatutako bidea jarraitzera bideratzen gaituzten aurreritziak?
· Besteari buruz: Jolaskideak geurekiko desberdinak dira, baina zerk egiten du desberdintasun horiek garrantzizkoak ez izatea? Beste zenbait kasutan, zergatik irabazten dute desberdintasunek, eta batzen gaituen hori ahazten dugu?
· Elkarrizketari buruz: Zer ikas dezakete kulturek elkarrengandik? Nola?
…pelikula ikusi ondoren:
· Zergatik kritikatzen du Crapoux-ek beti hartu duen herrialdea? Ez dugun horrek duguna ikustea galarazten digu? Nolako jarrera hartzen dugu desberdina eta berria denaren aurrean?
· Eguzkiaren Herrialdean daudenean, zergatik baztertzen du Asmarrek Azur? Zerk aldarazten du bere jarrera? Istorioan zehar nolako garrantzia dute anaitasunaren eta errespetuaren balioek?
· Azkeneko eszena, erreala al da? Zer iradokitzen du?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu