Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 89 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Ignacio Ferreras

Aktoreak:

Animación / Animazioa

Produkzioa: Perro verde Films / Cromosoma

Arrugas

Izenburu originala: Arrugas

Sinopsia
Emilio eta Miguel geriatriko batean bizi diren bi zahar lagun handiak egiten dira. Alzheimerra pairatzen duen Emiliok etsipena hartutako gaixoen solairura eramatea ekiditeko Miguelen eta beste kideen laguntza dauka. Beren plan brugabeak umore eta samurtasun kutsua ematen dio egoitzako eguneroko bizitza aspergarria, bizitza berri bat hasi besterik ez delako egin beraientzat.

Gaiak
Gaixotasuna eta adiskidetasuna

Gaixotasuna. Endekapenezko gaixotasun baten eguneroko errealitatea aurkezten digu istorioak. Errealitatea, bakardadea eta heriotza onartzea galarazten duen berdurraren aurrean jartzen gaitu aurrez aurre.
Adiskidetasuna. Laguntzaren eta lagunartearen adiskidetasuna islatzen du pelikulak aldaketa pertsonala bultzatzen eta sorrarazten duen inspirazio-iturri gisa.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Zahartzaroari buruz: Zein itxaropen dugu zahartzaroari buruz?
· Bakardadeari buruz: Zer da eta zer dakar bakardadeak? Minik sorrarazten al du? Zergatik?
· Heriotzari buruz: Nola egiten diogu aurre heriotzari? Zein sentimendu sorrarazten dizkigu heriotzak? Heriotzari aurre egiteko prest al gaude?

…pelikularen ondoren

· Nolakoa da Miguel pelikularen hasieran? Barregarri uzten al du egoitzaren eguneroko bizitza eta ironiaz mintzatzen al da? Zergatik? Zerk egiten du posible bere aldaketa pelikulan zehar? Zer aldatzen da bere baitan?
· Zer ematen dizu aditzera Doloresen eta Modestoren arteko harremanak? Zer ikusten du Emiliok Modestorengan?
· “…Gabonetako bisitak, zeure semea etorriko zaizu bihar, suposatzen dut, … hemen familiartekoak turroia bezalakoak dira, urte guztian ez dira egoten baina gabonetan beti erortzen dira…”. Miguelen hitzak dira. Zein da familiartekoen zeregina adinekoekin?
· Zer bilatzen dute Antoniak, Emiliok eta Miguelek egoitzatik ihes egiten dutenean?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top