Sinopsia
Austriako Jose II Enperadorearen gortean, Antonio Salieri da musikorik nabarmenena. Guztiz musikari emana, apaltasuna eta kastitatea agindu dizkio Jainkoari, trukean musikarako bere doain apartari eusten badio. Denbora batez bere botoa aintzakotzat hartu dela uste du baina gortera iritsi berri den Wolfang Amadeus Mozart izeneko musiko gazte batek itzal egiten dio. Protagonismoa galdu duelako haserre, bere esku dagoen guztia egingo du musiko gaztearen karrera hondatzeko. Mozartek bien bitartean denak harritzen ditu musikarako bere doain apartarekin eta bere bitxikeria eszentrikoekin.
Gaia
Inbidia, doakotasuna eta onarpena
Inbidia. Jenio baten ondoan bizitzeak, jakinda inoiz ezingo zaiola itzalik egin, eragin dezaken bidea erakusten du pelikulak frustraziotik bengantzaraino, erresuminatik pasata.
Doakotasuna. Istorioak kontatzen du nola jenio izan daiteken doain pertsonal berezirik izan gabe ere. Nola gure ahalmen, aukera edo abantailek ez duten zertan ahaleginaren eta merituaren ondorio izan beharrik.
Onarpena. Amadeus filmak errealitatea onartzearen premiaz ere hitz egiten du. Norbera eta besteen errealitateaz jabetzea, modu positiboan bizitzeko aukera bakar gisa.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Apaltasunari buruz: Zer da apala izatea? Zein lotura dago apaltasunaren eta norbere muga eta balioak onartzearen artean?
· Doakotasunaz: Maitasunean oinarritutako doakotasuna, injustoa da? Opariak merezi egin behar dira?
· Inbidiari buruz: Zeintzuk dira inbidiaren sustraiak? Nola onartu eta eraldatu inbidia?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer iruditzen “ni arrunta naiz baina nire musika ez”. Baieztapen horren atzean jarrera apala edo harroa dago?
· Zergatik da Salieri Mozarten jenio izaeraz lehenbizi edo argien jabetu dena?
· Helburuak ez lortzeak zapuztu egiten gaitu? Espektatibak ez betetzeak sentidua kentzen dio eginiko ahaleginari?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu