Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2007

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Gerardo Olivares

Aktoreak:

Adoum Moussa, Iliassou Mahamadou Alzouma, Aminata Kanta

Produkzioa: Wanda Visión, Explora Films

14 Kilómetros

Izenburu originala: 14 Kilómetros

Sinopsia
XXI. mendean Mendebaldeak aurre egin beharko dion arazorik larriena immigrazioarena izango dela baieztatzean bat egiten dute politikariek eta soziologoek. 14 kilometroko distantzia dago Europaren eta Afrikaren artean. Horixe da Gibraltargo itsasarteak duen luzera. Afrikan milioika lagunek dute helburu bakar bezala Europan sartzea, izan ere, goseak ez daki mugez ezer, eta ez du trabarik ezagutzen. Buba Kanouren, Violeta Sunny Sunnyren eta Mukela Kanouren eskutik Afrikako errealitateari buruz gehiago jakingo dugu, eta eurekin batera Mali, Niger, Aljeria eta Maroko zeharkatuz, Europarako bidaia arriskutsua eta luzea hasiko dugu.

Gaiak
Immigrazioa, biziraupena eta aukerak

Immigrazioa. Immigrazioaren errealitatea kontatzen du istorioak. Bizitza hobearen bila hasitako ibilbidea islatzen du, zeinetan sakrifizioa eta ausardia diren nagusi.
Biziraupena. Naturak, legeak eta gizakiak berak dakartzan zailtasunak gaindituz, gizakiaren biziraupen-gaitasuna islatzen du pelikulak.
Aukerak. Etengabe aukera egiten ari denaren istorioa da. Protagonistek har ditzaketen erabakiak erakusten ditu, baita aukerak oso baldintzatuak dituzten erabakiak ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Askatasunari buruz: Sakrifiziorik egin eta arriskurik onartu gabe, askatasuna lor al daiteke?
· Biziraupenari buruz: Zerk bultzatzen eta egiten du gizakiak muturreko egoeretan biziraun dezan?
· Aukerei buruz: Zer dago geure aukeren atzean? Zergatik erabakitzen dugu besteei laguntza ematea edota ez ematea?

…pelikula ikusi ondoren

· Bidaia hasi aurretik imajinatu ere ez zituzten gauzak egiten dituzte protagonistek bidean. Nolako konpromiso etikoak hartzen dituzte?
· Komunikabideek erakusten dizkiguten istorioak hobeto ulertzen laguntzen al digu pelikulak? Zergatik?
· Violetak eta Bubak bilatzen zuten hori lortzen al dute istorioaren amaieran?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top