Baketzen

Oso interesgarria izaten da, beste norbaitekin eztabaidatzen dugunean, gure isladarekin haserratzen garela ohartzea. Ez, hau ez da zerbait hartu dudalaren ondorioa. Askotan, nire bikotearekin haserratzen naizenean, adibidez, behin baino gehiagotan konturatu naiz, ez naizela berarekin haserratzen ari, nire islada berarengan baizik. Honi guztiari itzala deitzen zaio. Deepak Chopra irakurtzen hauxe aurkitu nuen eta ordutik nire egunerokotasunean barneratu dut. Guregandik atsegin ez zaiguna, iraganeko erabaki horiek nortzuekin batere ados ez gauden, gugandik diskriminatzen dugun guztia… Horrek guztiak nonbaitetik irten behar du. Behar bezala lantzen ez badugu, gure egungo erabakietan, gure haserraldietan, gure isladatan, gure jokaeran eta beste hainbeste bide du gure itzalak, eraiki diogun espetxetik ihes egiteko. Honek guztiak badu konponbidea baina zelan? Itzalari, guregan, merezi zaion lekua eskainiz. Eta zelan egiten da hori? Burura datorkigun edozein pentsamenduari behar bezalako harrera emanez. Neskagaz haserratzen naizenean, goritu nauen horri nire barnean onartu egiten dut, pixkanaka nire baitan lekua emanez… Hauxe egin eta gero, beti konturatzen naiz ez naizela bikotearekin haserratzen ari, neure buruarekin baizik. Horrela banoa neure altzaria txukuntzen eta nire bizitza baketzen.

Zer gertatuko litzaiguke, herri bezala, gure historiarekin bakeak egingo bagenitu?

Eleder

Scroll to Top