Baketik European Mentoring Summit-en

2024ko apirilaren 24tik 26ra, Baketik European Mentoring Summiten egongo da, Parisko Sorbona Unibertsitatean, Mentoretza Sozialeko Koordinakundeko kide gisa.

Mentoretzari buruzko Europako 5. Kongresua da hau, 60 ordutik gorako edukia duena, 37 lantegi, 52 erakunderekin eta 80 hizlarirekin.

Maider Maraña izango da hizlarietako bat, Baketik-eko zuzendaria eta Mentoretza Sozialeko Koordinakundeko Zuzendaritza Batzordeko kidea; baita Óscar Flores Gironako Unibertsitateko kidea ere. Tailerretan Izeba Proiektuko arduradunek (Kristina Soares eta Maite Aseginolaza) hartuko dute parte, eta baita Koordinakundeko kideek ere.

Expanding reach, deepening impact: mentoring for facing challenges and empowering futures lemapean, Europako summitak pentsatuko du nola eutsi behar zaion mentoretzaren kalitateari, Europako kontinentean sortzen ari diren ekimenen aniztasuna ikusita.

Aukera ona izango da Europan bultzatzen diren mentoretzaren inguruko ekimen guztiak partekatzeko eta haietatik ikasteko, baita Izeba Proiektuaren esperientzia elkarrizketa horretara eramateko ere.

Hemen aurki dezakezu informazio gehiago.

Scroll to Top