Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Ser humano en los conflictos

Egilea: Jonan Fernandez

“Ser humano en los conflictos” hiru faktoreren ondorioz sortu da: esperientzia, kezka eta intuizioa. Lehenik eta behin, euskal gatazkan zuzenean izandako 20 urteko esperientzia, azken hamairuak Elkarriko buru izanik. Bizipen horren gogoeta kritiko eta autokritikoa agertzen du.

Bigarrenik, gizaki izateak esan nahi duenaren gaineko kezka. Zein da giza-betebeharra, nola erantzuten diogu gure existentzia bitxi eta bakarraren zentzu sakon horri eta, bereziki, nola erantzuten dugu gatazka baten aurrean, izateari atxekita dagoen errealitate horren aurrean? Hirugarrenik, intuizio bat: giza-betebeharrak bere orientabidea aurkitu dezake etikan, hau da, giza duintasunaren errespetuak eskatzen duenari erantzuteko kontzientziak egiten duen ahaleginean.

Bere edukiari dagokionez, bere ekarria laua ataletan laburbil daiteke:

· Etikari buruzko gogoeta. Etikoa nork definitzen duen etabaida zaharraren aurrean, liburuak erreferentzia objektiboen eta bereizketa pertsonalekoen konbinazioa planteatzen du. Etikak ezin du aurrez idatzitako Arandia izan ezta norberak bere onurara, ideologiaza edo egitasmora egokitzen duen neurrira egindako jantzia ere.

· Gatazkei etikoki aurre egiten ikasteko abiapuntuak. Gatazkaren joera suntsitzailea sorrarazten duten mekanismoak (askotan biografiak, kulturak edo familiak barneratutakoak) argitzen saiatzen da liburua eta oinarri etiko alternatiboak eskaintzen ditu. Gatazka nola barneratzen dugun aztertzen du geure begirada pertsonala gatazkaren parte izan daitekeelako. Gatazkak kanpora begira nola erabiltzen ditugun aztertzen du, besteekiko harremanean. Galdera zuzenak egiten ditu: nola komunikatzen naizen, nola begiratzen diodan sufrimenduari, nola bilatzen dudan konponbidea…

· Konponezinak diruditen gatazkei heltzeko proposamen bat. Zer gertatzen da konpontzeko aukerarik ikusten ez zaien gatazkekin? Kasu hauetan galdera erabakigarria da: eta orain zer egin? Erantzuna askotan honakoa da: “modu onean jokatuta ez didate kasurik egiten, txarrean saiatuko naiz”. Liburua eszenategi horretan kokatzen da garrantzi nagusia emanez, eta proposamen alternatiboa garatzen du: “insistentzialismo etikoa”.

· Biktimen eta berradiskidetzearen gaiak jorratzeko gogoeta- eta poposamen-multzo bat. Liburuak gatazka suntsitzaile baten osteko biktimen arazoaren azterketa eskaintzen du. Geure muga pertsonalak eta kulturalak aipatzen ditu sufrimendura eta heriotzera hurbiltzeko. Biktima batentzat garrantzitsuena zer den adierazten saiatzen da. Dauzkaten eskubideak zein gizarte gisa dagozkigun betebeharrak definitzen ditu. Gai horren inguruan dauden mugak eta kontraesanak adierazteaz gain biktimenganako elkartasuna eraginkor egiteko zenbait konpromiso etiko eskaintzen ditu,

Berradiskidetzeari dagokionez, liburua berradiskidetzearen ideia normalizatzen saiatzen da, hau desmitifikatzea beharrezkoa baita. Berradiskidetzea errespetuan eta elkar onartzean oinarritutako bizikidetza berreskuratzea da. Ez da berriro lagunak izatea, elkar errespetatzea baizik. Ez da biktimen betebehar bat, gizartearen ardura da. Ez da iragana lurperatzea, oroimen kritikoa baizik. Ez da mendeku, irain edo kontu-garbitze bat, eskuzabaltasuna eta apaltasuna baizik. Iragana, oraina eta etorkizuna begiratzeko modu bat konpartitzera heltzea da. Liburuak barkamenaren eta eskuzabaltasunaren inguruko gogoeta zehatzak ere garatzen ditu.

Scroll to Top