Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2013 indargunea» bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berri baterako

Udalen eta eskolen arteko lankidetza-proposamena
Egilea: Baketik

2013 Indarguneak aliantza estrategikoa proposatzen du Udalen eta ikastetxeen artean bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berri baten alde

Scroll to Top