Sinopsia
Pinochok abentura bizi bati ekin dio benetako haur bihurtzeko. Istorioak beste pertsonaia batzuk ere aurkezten ditu, hala nola, Gepetto, Pinocho sortzen duena eta bere seme gisa tratzen duena; Pepito Grillo, Pinochoren edo Maitagarri Urdinaren gidari eta “kontzientzia” gisa aritzen dena
Gaiak: ametsak, desberdintasuna, etika (ongia eta gaizkia)
- Ametsak. Gepettoren ametsa Pinocho biziduna izatea da. Bihotz onekoa denez, Maitagarri Urdinak bere ametsa egia bihurtzen du. Izan ere, Pinochoren ametsa benetako haurra izatea da. Filmak ongi adierazten du ametsak egia bihurtzeko behar den esfortzua.
- Desberdintasuna. Egurrezko haurra izan arren, herritarrek behin eta berriro oroitarazten diote ez dela benetako haurra. Gainera, batzuk beretaz baliatzen dira haien nahiak asetzeko eta bestetan, baztertua egoten da.
- Etika (ongia eta gaizkia). Haur bat izan arren, Pinochok ez dauka kontzientziarik. Izan ere, Pepito izango da haren kontzientzia. Haren bitartez, ongia eta gaizkia desberdintzen ikasiko ditu, hainbat oztoporekin topo eginez.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
… pelikularen aurretik
- Ametsei buruz: zer dira ametsak? Zertarako balio dute? Zer egin behar da ametsak egia bihurtzeko?
- Desberdintasunei buruz: zer da desberdintasuna? Nor edo zer da desberdina? Zergatik?
- Etikari (ongia eta gaizkia) buruz: zer da ongia eta gaizkia? Zertarako balio du? Zer izango litzateke jarrera etiko bat izatea? Etikoak gara beti?
… pelikularen ondoren
- Zeren inguruan hitz egiten du Gepettok filmaren hasieran? Zer eskatzen dio izar urdinari? Betetzen da? Zer esan nahi du Maitagarri Urdinak esaldi honekin?: “Para poder ser de verdad vivirá la cruda realidad”
- Zer eskaintzen diote Azeriak eta katuak? Zer egiten du Strombolik Pinochorekin? Zergatik? Zertarako? Zer esan nahi du esaldi honek: “El juguete que se cree un niño de verdad”.
- Zer ezaugarri izan behar ditu Pinochok bere aita beretaz harro egoteko? Zein da Pepitoren lana? Zergatik ematen diote lan hori? Zer da kontzientzia? Zer gertatzen zaio Pinochoren sudurrari? Zergatik? Zer da Jokuen Irla? Zertarako joaten dira haurrak?