Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2021

Iraupena: 99 min.

Herrialdea: EEBB

Zuzendaritza: Jared Bush, Byron Howard, Charise Castro Smith

Aktoreak: Animazioa

Produkzioa: Walt Disney Animation Studios

Encanto

Izenburu originala: Encanto

Sinopsia
Familia berezi baten istorioa kontatzen du: Madrigal familia, Kolonbiako mendietan ezkutatuta bizi dena, Encanto izeneko leku zoragarri batean dagoen etxe magiko batean. Encantoko magiak dohain bakarra eman die familiako haur guztiei: superindarra, sendatzeko ahalmena… Baina familiako kide bat ahaztu zitzaion: Mirabel. Encanto inguratzen duen magia arriskuan dagoela jakiterakoan, Madrigal arrunt bakarra izanik, bere familia apartaren azken itxaropena izan daiteke.

Gaiak: familia, ezberdintasuna, elkartasuna

Familia. Madrigal familia oso garrantzitsua da Encanto herriarentzat. Senide bakoitzaren dohain bereziari esker, herritarren beharrak erraztasunez ase ditzakete. Dena dela, pozez jositako familia honetan aspalditik konpondu beharreko barne-gatazka sumatzen hasi da.
Ezberdintasuna. Senide guztiek dohain berezi bat dute Mirabel izan ezik. Familiakoek beti lasai egoteko eta ez larritzeko esaten diote, baina denboraren poderioz kezka nagusitzen doa eta Madrigalen goraldia kolokan jar dezake.
Elkartasuna. Etxebizitza puskatzen hasten denean, Mirabel Brunorengana jotzen du, aspaldian familiarengandik bereizi zen senidea. Haren laguntzari esker eta gainontzeko senidei esker, etxea berreirakitzea lortuko dute eta bakoitzaren dohaina berriro indartuko da. Izan ere, adiskidetzea eta barkamena eskatzea gakoak izango dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Familiari buruz: zer da familia? Kultura guztietan familiaren zentzua berdina da? Garrantzitsua da pertsonen garapenerako? Zergatik?
  • Ezberdintasunari buruz: zer da ezberdina izatea? Zer suposatzen du? Onuragarri edo kaltegarri izan ahal da?
  • Elkartasunari buruz: zer da elkartasuna? Zein da elkartasunerako beharrezkoak diren irizpideak, osagaiak? Zertarako elkartzen gara pertsonak?

… pelikularen ondoren

  • Antonioren dohaina ospatzen ari direnean, etxea puskatzen hasten da. Zer esan nahi du? Zein da gainontzekoen erreakzioa? Badirudi amonaren kezka bakarra herriari familiaren itxura ona ikustaraztea dela. Zergatik? Isabela herriko mutiko batekin elkartu nahi dute etorkizunean ezkontzeko. Hori da Isabelak nahi duna? Zergatik behartzen dute? Filmaren hasieran amonak Mirabel txikiari istorio bat kontatzen dio baina filmaren erdialdean kontatzen diona berdina da?
  • Mirabelek behin eta berriro esaldi hau errepikatzen du: “familia harro sentiarazi nahi dut”. Aldiz, bere amak ez duela ezer erakutsi behar esaten dio. Zergatik? Zein da Mirabelen eta bere amaren ikuspuntua? “Nire dohaina ez zen onuragarria familiarentzako baina nire familia maite dut”. Nork esaten du? Zergatik joan zen? Zergatik ez dute berari buruz hitz egiten? Isabelaren dohaina ahultzen hasten denean lore polita eta ederrak sortu beharrean, kaktusak eta landare bitxiak sortzen hasten da. Zer esan nahi du horrek?
  • Noren esku dago Madrigal familiaren etorkizuna? Zergatik? Zer egin behar du Mirabelek dohainak berreskuratzeko? Nola jakin du? Zer esan nahi du tximeleten eszenak? Etxea konpontzen hasten direnean, familiaz gain, beste batzuk ere laguntzeko hurbiltzen dira. Nortzuk dira? Zergatik?
Scroll to Top