Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2023

Iraupena: 119 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Estibaliz Urresola Solaguren

Aktoreak: Sofía Otero, Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabaraín, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Miguel Garcés, Unax Hayden, Andere Garabieta

Produkzioa: Gariza Films, Inicia Films, ETB, ICCA, RTVE, Movistar Plus+

20.000 especies de abejas

Izenburu originala: 20.000 especies de abejas

Sinopsia

Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat besteen itxaropenekin eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua ezagutzen izen horrekin, ezta besteen begiradan ere. Amak, Anek (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain) bizi dira, erle-hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin aritzen dira. Uda horretan, bizitza aldatuko zaienez, hiru belaunaldietako emakumeek beraien zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete. 

Gaiak: identitatea, familia, sufrimendua

Identitatea. Aitor deitu arren, ez du bere burua izen horrekin identifikatzen, ezta Coco izenarekin ere. Amaren herrian oporretan dagoen bitartean, bere identitatea adierazten hasiko da, bertan egingo dituen harreman bereziei esker. 

Familia. Familiako barne gatazkak agerikoak dira filmean. Izan ere, eragin zuzena dute Luciarengan. Gainera, gurasoen arteko egoera ez da ona eta Anek bere amarekin daukan harremana ez da oso estua. Bestalde, Aneren eta Luciaren harremanaren nondik norakoak ere aipagarriak dira. 

Sufrimendua. Bere identitatea ezin adierazteak deserosotasuna sentiarazten dio Luciari, bere ingurukoek den bezalakoa onartzen ez dutelako. Besteen itxaropenekin bat ez egitea sufrimendua sortarazten dio. 

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik
·Identitateari buruz: zeren bitartez sortzen da identitatea? Noiz sortzen da? Behin-betikoa da edo behin-behinekoa?
·Familiari buruz: zer da familia? Eragina izan dezake gure identitatean? Zergatik? Nola eragin digu?
·Sufrimendua: zergatik sufritzen dugu? Zer adierazi nahi da sentimendu honekin?

… pelikularen ondoren
·Nor da Niko? Nolakoa da Niko eta Luciaren harremana?

·Nolakoak dira Luciaren galderak erlijioari buruz? Zergatik? Ze eragina daukate bere identitatean? Luciak, hasieran, izenik ez duela esaten du. Zein da Izeko Lourdesen erantzuna? Nola deitzen diote bere bila hasten direnean? Zer egiten du erlauntzetan dagoenean? Lotura du filmaren tituluak istoriarekin?

·Zergatik joaten dira Aneren herrira? Zertarako? Nolakoa da Ane eta bere amaren harremana? Zein da anai-arreben arteko erlazioa? Nor da Luciari gehien laguntzen dion senidea? Nolakoa da haien arteko harremana? Zer lortzen du izeko Lourdesek, Anek lortu ez duena? Zein da senideen erantzuna Luciaren identitatearen aurrean?

·Nolakoa da Luciaren jarrera eta portaera? Zergatik? Nola deskribatuko zenuke Aneren eta Luciaren harremana? Zein da Aneren erantzuna lanpostua ematen diotenean? Zergatik? Zein da familiaren erreakzioa Lucia desagertzen denean?

Scroll to Top