Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1995

Iraupena: 80 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: John Lasseter

Produkzioa: Walt Disney Pictures / Pixar Animation Studios

Toy Story

Izenburu originala: Toy Story

Sinopsia
Sei urteko Andyren jostailuek haienak egin duelako beldur dira. Urtemugako opari berriren batek Andyri bihotza lapurtzerik ez dute nahi. Ordu arte Andyren jostailu gogokoena izan den Woody behizainak lasaituko ditu gainontzekoak, baina Buzz Lightyear agertuko da bat-batean, teknologiako aurrerapen ugari dituen espazioko heroia. Woody bigarren mailan geldituko da. Bien arteko lehia benetako laguntasun bihurtuko da etxera nola itzuli jakin gabe hirian galtzen direnean.

Gaiak
Laguntasuna, inbidia eta onespena

Laguntasuna. Gatazkei aurre elkarrekin egiten dion eta laguntasunarenganako leialtasun sakona sentitzen duen lagun-talde baten bizitza erakusten du istorioak.
Inbidia. Besteen ahalmenek gugan sorrarazten duten segurtasun eza ageri da filman eta beldur hori egoki lantzeak duen garrantzia deskribatzen du.
Onespena. Norberaren errealitateari aurre egiteko eta hori aldatzeko lehen pauso bezala norberak bere burua onartzeko beharra erakusten du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Laguntasunari buruz: Lagun-talde batean, zein rol bete ohi dugu? Zer sentitzen dugu alde batera gelditzen garenean?
· Inbidiari buruz: Inbidia sentitzea ez da atsegina, baina zer irakats diezaguke geure buruari buruz?
· Onespenari buruz: Mingarria al da geure mugak onartzea? Zergatik? Zerk egiten du geure burua den bezalakoa onar dezagun?

…pelikula ikusi ondoren

· Istorioaren hasierak eta amaierak lagun-talde batek nola funtziona dezakeen erakusten du. Zergatik funtzionatzen dute ondo?
· Noiz galtzen du Woodyk taldearen konfiantza? Zein unetan aldatzen du Buzzenganako jarrera?
· Buzzek izugarrizko mina hartzen du espazioko zaintzailea beharrean jostailua dela onartzen duenean. Baina noiz da ausardiazko ekintza egiteko gai? Zergatik?
· Andy eta Sidek beren jostailuei ematen dieten tratuak zein ondorio izan dezake?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top