Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2003

Iraupena: 103 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Iciar Bollain

Aktoreak:

Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña, Rosa María Sarda, Sergi Calleja,Kiti Manver

Produkzioa: La Iguana / Alta Producción

Te doy mis ojos

Izenburu originala: Te doy mis ojos

Sinopsia
Neguko gau batean, emakume batek, Pilarrek, etxetik ihes egiten du. Bere seme Juan eta lau gauza besterik ez ditu berarekin eraman. Berehala irteten da Antonio bere bila. Pilar bere eguzkia dela dio, eta «bere begiak eman dizkio», gainera. Pertsonaiek beren famili-liburuko kontzeptu guztiak nahastuta dituzte, izan ere, etxeak infernu esan nahi du, maitasunak sufrimendu, eta babesa agintzen duenak ikara besterik ez du sortzen. Gutxika liburua berridazten doaz.

Gaia
Tratu txarrak, beldurra eta men egitea

Tratu txarrak. Pelikula genero-indarkeriaren gaiaz ari da.
Beldurra. Pertsona paralizatzen eta anulatzen duten ikara eta izua bilakatzen den eta aurrera doan beldurra dago presente istorioan.
Men egitea. Protagonistari identitatea galarazi dion senarrak menpean nola izan duen aztertzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Tratu txarrei buruz: Zerk bultzatzen du pertsona bat beste bat gaizki tratatzera?
· Beldurrari buruz: Zeintzuk dira txatu txarrak sufritzen dituen pertsona batek dituen sentimentuak eta emozioak?
· Maitasunari buruz: Non dago maitasunaren muga?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola begiratzen dio Pilarrek amak terrazara eramandako ezkon-soinekoari? Zergatik hasten da negarrez?
· Zein da tratu txarren iturburua?
· Zergatik ez zuen Pilarrek ezkontza egunean ahizpa aintzat hartu «zeren zain zaude, beranduegi izatera» galdetu zionean?
· Zer ari da pentsatzen Antonio psikologoari «zer arraiogatik geldituko da ni bezalako gizon batekin» galdetzen dionean?
· Pilarrek zera dio «ez dut nire burua ezagutzen, ez dakit zein naizen». ¿Zer esan nahi du?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top