Atzeguardiako gaztelu bitxian salbu, Frantziako Staffa jenerala Dax koronelari agindu zuzena ematen dio: Ant Hill hartu kosta ahala kosta. Misio suizida, izugarrizkoa eta porrotera kondenatua. Bere berealdiko akatsa estaltzeko, jeneralek hiru soldadu errugabe atxilotzeko agindua ematen dute, koldarkeria eta matxinada leporatuz. Dax izeneko abokatu zibilak defendatzea erabakitzen du, baina azkar konturatuko da, errua jeneralena dela frogatzen ez bada mirari batek bakarrik salbatuko dituela bere bezeroak fusilamendu-pelotoitik.
Gaiak
Erabakiak hartzea, hierarkia, justizia
Erabakiak hartzea. Pelikulak norberaren ospea erabaki baten larritasunaren gainetik jartzearen aukera deskribatzen du,
Hierarkia. Pelikulak erakunde hierarkiko batek nola funtzionatzen duen azaltzen du non askatasuna eta obedientzia alderatzen diren.
Justizia. Etsenplu eman nahi duen epaiketa baten aurrean gaude, non akusatuek defentsa bidezko baten bermerik ez duten.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Erabakiak hartzeari buruz: Erabakietan zein da motibazio pertsonalen zeregina? Zein dira motibazio ezkutuak?
· Hierarkiari buruz: Zer da hierarkia? Beti errespetatu behar al da hierarkia ?
· Justiziari buruz: Bidezkoak iruditzen ez zaizkigun egoeren aurrean nola jokatzen dugu? Nola erabakitzen dugu zer egin egoera horietan?
…pelikula ikusi ondoren
· Jeneralen zergatik agintzen dute mendixka erasotzea? Dax jeneralak motibazio berdinak al dauzka?
· Misioaren porrotaren ondoren, Zergatik dago epaiketa? Nola aukeratzen dira epaituak izango diren soldaduak? Bidezkoa al da “epaiketa eredugarria”? Beste alternatibarik egongo litzateke?
· Zein da pelikularen benetako etsaia? Zergatik?
Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu