Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2021

Iraupena: 114 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Don Hall, Carlos López Estrada, Paul Briggs, John Ripa

Aktoreak: Animazioa / Animación

Produkzioa: Walt Disney Animation Studios

Raya y el último dragón

Izenburu originala: Raya and the Last Dragon

Sinopsia
Kumandraren mundu zoragarrian, gizakiak eta dragoiak elkarrekin bizi izan ziren aspaldi, harmonia ezin hobean. Baina gaizkiaren indar batzuek lurraldea mehatxatu zutenean, dragoiak sakrifikatu egin ziren gizateria salbatzeko. Orain, 500 urte geroago, indar gaizto horiek itzuli egin dira, eta Raya gerlari bakartiak azken herensuge mitikoa aurkitu beharko du suntsitutako mundu bat berreraikitzeko eta bere herria berriro elkartzeko.

Gaiak
Kulturartekotasuna, gazteria, konfiantza,

Kulturartekotasuna. Aurreiritzien, gaizki-ulertzeen eta interpretazio txarren ondorioz, herriak elkarrengandik aldenduta (etsaituta) bizi diren mundua erakusten digu istorioak.
Gazteria/identitatea/bizi-zikloa. Bakarrik dagoen gaztea da Raya, eta mundu bortitz bati egin behar dio aurre, gizateria salbatzeko erantzukizunarekin.
Konfiantza. Filmak herrien eta protagonisten arteko mesfidantzazko mundua erakusten digu. Rayak erakutsiko digu konfiantza funtsezkoa dela aurrera jarraitzeko eta herria salbatzeko.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Kulturartekotasunari buruz: Zer da kulturartekotasuna? Zer lotura dago kulturartekotasunaren eta bizikidetzaren artean? Kulturartekotasuna errespeturik gabe espero daiteke?
· Gazteriari buruz: noiz esan daiteke pertsona bat gaztea dela? Zenbat denbora hartzen du? Zein dira gazteen erantzukizunak? Eta haien beharrak?
· Konfiantzari buruz: zer behar dugu beste pertsona edo egoera batean konfiantza izateko? Trukean ezer espero gabe konfiantza izan dezakegu?

…pelikula ikusi ondoren
· Rayaren aitak esan dio: “ez da zuk bizitzea nahi dudan mundua”. Zer mundu-mota gustatuko litzaioke? Zergatik dio “norbaitek lehen urratsa eman behar du”?
· Zer erantzukizun du Rayak filmean zehar?
· Sisu Namaarirekin fidatzen da eta hurbildu egiten da, baina, azkenean, gezi bat jaso du. Zergatik? Zergatik erabaki du Rayak harribitxia Namairi ematea?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top