Sinopsia
Goldberg-ek komunitate palestinarretan, mendebaldeko asentamenduetan eta Jerusalemeko auzo ezagunetan zehar egiten duen bidaia kontatzen du Promises-ek. Hor bederatzi eta hamairu urte bitarteko haur palestinar eta israeldarrak ezagutu eta elkarrekin harremanetan jartzen ditu. 1997, 1998 eta 2000. urteetan filmatuzen dokumental entzutetsu hau. Nolabaiteko lasaitun garaia bizi zuten orduan, Osloko akordioak sinatu ondoren ata azken intifadaren aurretik hain zuzen ere.
Gaiak
Indarkeria, aurreiritzi eta estereotipoak, haurtzaroa
Indarkeria. Dokumentaleko protagonistek beren azalean bizi dure indarkeria: familiakideak erail dizkiete batzuei, beste batzuenak preso dude; batzuek beren etxeetatik ihes egin behar izan dute, beste batzuk muturreko segurtasun neurrien artean bizi dira. Indarkeriaren mehatxua beren egunerokotasunaren parte da.
Aurreiritzi eta estereotipoak. Israeldarrek eta palestinarrek elkarri buruz dituzten usteek, beldurrak eta konfiantza faltak, bizkidetza ezinezkotzat jotzera eraman ditzake. Dokumentalean “besteak” nola ikusten dituzten kontatuko digute.
Haurtzaroa. Gazteenen ahotsa ez da izaten indarkeriadun gatazka mota hauetako protagonista. Garrantzitsua eta aberasgarria da beren ikuspegia, iritzia, desio eta itxaropenak ezagutzea.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik
….kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da
….ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten
….eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik
· Indarkeriari buruz: Irtenbiderik ez duten egoeren aurrean zilegi al da indarkeria erabiltzea? Indarkeriak indarkeria dakar? Indarkeriarik eza berma dezaketen baldintzak sor daitezke?
· Aurreiritzi eta estereotipoei buruz: Izan duzu inoiz beste pertsona edo talde baten iritzirik eta gerora konturatu oker zeundela? Zuri buruz izan al du inork egia ez den usterik? Nola gainditzen dira oker dauden sinesmen horiek?
· Haurtzaroari buruz. Ze garrantzia ematen zaio haurren ikuspegiari gure gizartean? Bere ekarpena garrantzitsua dela uste al duzu? Nola bizi dute indarkeria egoera bat helduekin konparatuz gero? Erraztasun gehiago al dute pertsona ezberdinekin harremanetan jartzeko?
…pelikularen ondoren
· Nola bizi du indarkeria protagonista bakoitzak? Bere erabilera justifikatzen al dute? Zein kasutan? Indarkeriarekiko duten iritzia aldatu egiten al da dokumentalean zehar?
· Zer uste dute haur palestinarrek israeldarrei buruz eta alderantziz? Uste hauetatik zeintzuk dira egiak eta zeintzuk aurreiritziak? Nortzuk daude prest besteengana hurbildu eta hauek ezagutzeko? Zerk erraztu lezake denen arteko hurbilketa bat?
· Bikien eta haur palestinarren arteko topaketari dagokionez, haurrak izateak hurbilketa erraztu zuela uste duzu? Zergatik? Protagonisten iritzi eta ikuspegiak ekarpen ona direla uste duzu? Zergatik?
Maialen Lizarralderen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu