Sinopsia
Bi emakumeren istorioa da, bi emagaldurena, bi printzesarena. Horietako batek Caye du izena, ia 30 urte ditu, ileapaindegian orraztutako kopeta-ilea, eta xarma eztabaidagarria. Auzokoa da. Zulema erbesteratutako printzesa da, goxoa bezain iluna, etsipenaren erbeste behartua bizi duena. Elkar ezagutzen dutenean leku desberdinetan daude, bi muturretan: immiganteak prostituzioan lanean jardutea begi txarrez ikusten duen neska asko dago hemen. Nahiz eta beren arteko distantziak bere horretan dirauen, azkar konturatuko dira biak kinka larrian daudela, biak bide berean. Bien artean sortzen den konplizitatetik hasiko da istorioa.
Gaiak
Bazterketa, duintasuna eta esker ona
Bazterketa. Gizarte-bazterketaren arrazoiak aztertzen ditu istorioak. Prostituzioa desberdina denarekiko ezjakintasunaren, aurreiritzien eta beldurren ondorioak aztertzeko aitzakia baino ez da.
Duintasuna. Gizarteak objektu lez tratatzen dituen bi pertsonaren egunerokotasunaren erretratuaren bidez, pertsona oro errespetuaren zordun egiten duen oinarri komuna agerian uzten du pelikulak.
Esker ona. Pelikulak nostalgiari eta zoriontasunari buruzko zenbait hausnarketa egiten ditu. Horietan objektiboki irtenbiderik ez duten egoeretan aurrera jarraitzera bultzatzen gaituzten arrazoiak azaltzen dira.
Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:
· Desberdinari buruz: Zein mekanismoren arabera ikusten dugu bestea etsai bezala kide bezala ikusi beharrean?
· Zorionari buruz: Eguneroko bizitzan ditugun zein dohainek eta oparik merezi dute esker ona? Ezer ez bagenu, izango al genuke eskertzeko ezer? Zertan oinarritzen da geure zoriona?
· Adiskidetasunari buruz: Zer eskatzen diegu lagunei? Zer ematen diegu?
…pelikula ikusi ondoren:
· Bizitzan nostalgia sentiarazi diezaiokeen ezer gertatu ez zaiolako errebelatzen da Caye, baina “oraindik gertatu ez diren gauzengatik” sentitzen du nostalgia. Zeintzuk dira haren ametsak eta ilusioak? Eta geureak?
· Ileapaindegiko elkarrizketak errotik aldatzen dira. Zuleri buruz zuten irudian zer aldatzen da? “Kanpotik etorri diren” emakumeei buruzko epai horiek zertan oinarritzen ziren?
· Honakoa esanez agurtzen du Cayek Zule: “Norbaitek guregan pentsatzen duelako existitzen gara, eta ez alderantziz. Gogoratu zaitez nitaz”. Zer esan nahi du? Bakardadeko momentuetan edota egoera zailetan norbaitentzat zerbait garela sentitzen al dugu?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu