Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 101 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Jonathan Dayton, Valerie Faris

Aktoreak:

Greg Kinnear, Toni Collette, Steve Carell, Alan Arkin, Beth Grant, Paul Dano, Abigail Breslin, Bryan Cranston

Produkzioa: Fox Searchlight Pictures/Big Beach

Pequeña Miss Sunshine

Izenburu originala: Little Miss Sunshine

Sinopsia
Hoovertarrak familia liskartia dira: aitonak kokaina esnifatzen du eta hitz gordinak botatzen ditu, aitak arrakastari buruzko ikastaroak ematen ditu porrot izugarriarekin, ama ez da iristen denera, osaba bere mutil lagunak utzi duela-eta bere buruaz beste egiten saiatu ondoren osatzen ari da, seme nerabeak Nietzsche irakurtzen du eta ez du hitzik egiten, eta Olive alaba txikiak “betaurreko handiekin eta nahiko lodia” ederra izan nahi du. Olive “Miss Eguzki-izpi txikia” lehiaketa lehiatsu batean parte hartzeko gonbidatzen dutenean Kalifornian, Hoover familia osoa elkartuko da berarekin joateko.

Gaia
Mugak, desberdintasuna eta porrota vs arrakasta

Mugak. Istorioak gizakion izaera mugatua eta hau onartzeko beharra deskribatzen ditu errealitatean kokatzen gaituelako, frustraziorako prestatzen gaituelako eta horrela bakarrik bilakatzen delako aukera.
Desberdintasuna. Desberdintasunaren defentsa sutsua, nor bere buruarekiko fideltasuna eta horrek dakarren gatazka onartzeko ahalmena agertzen dira pelikulan.
Porrota vs arrakasta. Errealitarearen ikuspegia ez galtzearen eta bizitzaren porrota edo arrakasta baloratzeko nora begiratu jakitearen garrantzia kontatzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzia puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Mugei buruz: Posible al da gure oztopoak eta mugak aukerak bilakatzea? Nola?
· Porrotari buruz: Akatsa, krisia, gabezia edo nahi duguna ez lortzea, porrota bezala ikusten al dugu?
· Desberdintasunei buruz: Desberdintasunei buruz: Nor bere buruarekiko fideltasunak, sarritan, dakarren gatazka onartzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Hoover familiako aitaren diskurtsoa zertan datza? Zein dira bere argudioak? Zerk ahalbidetzen du bere aldaketa pelikularen amaieran?
· Zerk bereizten ditu hitz egiten ez duen semea, aitona, ama eta haurra? Nolakoak dira? Nola egiten diete aurre gertatzen zaizkien gauzei?
· Nola hartzen du pertsonai bakoitzak edertasun lehiaketa? Zerk ahalbidetzen du aldaketa pertsonai bakoitzean?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top