Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2013

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: EEBB

Zuzendaritza: Alexander Payne

Aktoreak: Bruce Dern, Will Forte, StacyKeach, Bob Odenkirk, June Squibb, MissyDoty, Kevin Kunkel, AngelaMcEwan, Melinda Simonsen.

Produkzioa: Bona Fide

Nebraska

Izenburu originala: Nebraska

Sinopsia
Dementzia-zantzuak dituen Woody Granti postaz jakinarazi diote sari bat irabazi duela. Aberats egin dela uste du, eta David seme mesfidatia hura kobratzeko berarekin bidaia bat egitera behartu du. Bien arteko harremana hautsia egon da urteetan Woodyren alkoholismoa dela eta, baina pixkanaka, kutsu berri bat hartuko du amaren eta Daviden anaia arrakastatsuaren harridurarako.

Gaiak
Duintasuna, sustraiak, familia harremanak

Duintasuna. Filmak Woody Grant-en bidez azken erredenzio-saiakera bat erakutsi nahi du. Bere burua, dementzian poliki-poliki murgiltzen hasten dena, abentura bati ekitera bultzatzen du. Gizon hau, bere bizitza kontzientearen amaieran, azken esfortzu erredentorea egiteko gai da, duintasunik handiena oinarri.
Sustraiak. Iraganerako bidaia bat erakusten da, sustraietarakoa. Bidean, protagonista hazi zen herrian geldituko dira, herri txiki eta poetikoa. Gaixotasunak harrapatu baino lehen Woodyren argien eta itzalen deskribapen zehatza aurkituko dugu.
Harremanak. Familiako harreman hauskorren erretratua egiten du filmak. Protagonistaren alkoholismoak senar eta aita penagarri bihurtu zuen; hala ere, seme-alabetako batek porrot egin duen aita maitasunez babesten du, bere ametsetako bat egia bihurtuko dela sinetsita.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.

…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.

…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.

…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik
· Duintasunari buruz: Zer da zuretzat zahartzaroan duintasuna izatea edo duintasunez zahartzea? Uste duzu giza duintasuna arriskuan dagoela adinaren arabera?
· Sustraiei buruz: Zer esanahi ematen diezu sustraiei, jatorriari, errotzeari? Zure ustez, jatorriak erabakitzen du nor garen? Zer esan nahi du gure erroak baloratzeak? · Familia-harremanei buruz: Zer dira familia-harremanak? Garrantzitsuak direla uste duzu? Zergatik? Jodorowskyk dio: «Familia altxorra eta tranpa hilgarria da». Zer uste duzu? Zer ezaugarri ditu familia-harreman osasuntsu batek?

…pelikula ikusi ondoren
· Nola uste duzu berreskuratzen duela Woody Grant protagonistak bere duintasun galdua? Zein da bere konfiantza-maila? Zergatik? Nola laguntzen dio semeak aitari duintasun-une bat lortzen? Noiz galdu zuen? Bada une erabakigarririk bere bizitzan?
· Zergatik geratzen dira aita eta semea jaioterrian? Zer aurkitu dute han? Zer egia ezkutatzen dira herrian?
· Zer sekretu jakin ditu Davidek bere aita Woodyri buruz? Esaldi honekin: “Zuk ere edango zenuke zure amarekin ezkonduta bazeunde”, zer esan nahi du? Zer arazok eragin dute familia horretan? Zer trauma eragin du Woodyk familiako harremanetan eta bizitzan? Nola hobetu da aita-semeen arteko harremana?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top