Sinopsia
Iragan zaila duen iruzurgile kaskar bat bere adopziozko amarekin batera aritzen da iruzurrean. Ikasle problematiko batzuen ardura hartzen du, eta dena aldatuko dute.
Gaiak
Gatazkak, itxaropena, erresilientzia
Gatazkak. Film honek haurtzaro berezia izan duen gizon baten biziraupen istorioa kontatzen digu, desberdinkeria handidun egungo Parisen.
Itxaropena. Ikasle marjinalen taldearekin inork ez du konfiantzarik eta inork ez du haiengandik ezer espero.
Erresilientzia. Filmak erresilientziaren potentziala erakusten du, sostengu, maitasun eta baldintzarik gabe sortzen denean.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gatazka pertsonalei buruz: Zenbateko garrantzia du bakoitzaren haurtzaroak gure garapenean? Nola eragin dezake gure orainaldian eta etorkizunean?
· Itxaropenari buruz: ba al dago itxaropenik gabe bizitzerik? Uste duzu itxaropenak konfiantzarekin zerikusia duela?
· Erresilientziari buruz: zer da erresilientzia? Guztiok al gara erresiliente? Zer behar da erresilientzia gehiago edo gutxiago izateko?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer ematen dio Moniquek Waeli?
· Nola aldatzen da Waelen eta taldeko gazteen arteko harremana filmean zehar? Zerk motibatzen du hasieran? Zergatik saiatzen da Wael gazteei azkenean laguntzen?
· Zer esan nahi du, zure ustez, Victorrek zera esaten duenean: “arazoak sortzen dituen haur bat arazoak dituen haur bat da”. Ados zaude? Zergatik?