Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Frantzia, Suitza

Zuzendaritza: Christophe Barratie

Aktoreak:

Gérard Jugnot, François Berléand, Kad Merad, Jean-Paul Bonnaire, Marie Bunel, Paul Chariéras, Carole Weiss, Philippe Du Janerand, Erick Desmarestz, Jean-Baptiste Maunier, Maxence Perrin, Grégory Gatignol, Thomas Blumenthal, Cyril Bernicot, Simon Fargeot, Théodule Carré-Cassaigne, Armen Godel, Monique Ditisheim, Fabrice Dubusset, Marielle Coubaillon, Violette Barratier, Léna Chalvon, Colette Duplanloup

Produkzioa: Jacques Perrin, Arthur Cohn, Nicolas Mauvernay

Los chicos del coro

Izenburu originala: Les choristes

Sinopsia
1949an langabezian dagoen Clément Mathieu musika-irakaslea arazoak dituzten adin txikikoen barnetegi batean hasiko da lanean zaindari bezala. Rachin zuzendari zapaltzailearen sistemak apenas lortzen du ikasle zailenen gaineko autoritatea ezartzea. Mathieuri berari asaldatze-nahia sorraraziko diote Rachinen metodoek, eta mutikoenganako nahasmen- eta gupida-sentimenduak izango ditu. Haiengana hurbiltzeko ahaleginetan, musikak ikasleengan arreta handia sortzen duela konturatuko da. Horrela, kantuaren munduan murgilduko ditu, eta, horrenbestez, beren bizitzak betirako aldatuko.

Gaiak
Heziketa, musika eta konfiantza

Heziketa. Konfiantzan, elkar ulertzean eta afektuan oinarritutako heziketa-sistemaren beharra erakusten du istorioak. Horrek autoritarismoari men egite hutsetik oso hurrun dagoen autoritatearenganako errespetua lortzen du.
Musika. Musika esperantza sorrarazten duen bat egiteko, ikasteko eta besteengana zabaltzeko modu gisa aurkezten du pelikulak.
Konfiantza. Istorioak gizakiaren onenean konfiantza izateko beharra deskribatzen du, baita gertaeren eta pertsonen gaineko epaiak bereizteak duen garrantzia ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:

· Autoritateari buruz: Zerk desberdintzen ditu autoritatea eta autoritarismoa? Zeintzuk dira beren ezaugarriak?
· Gezurrari buruz: Zer dago gezurraren atzean? Zergatik esaten dugu gezurra? Gezurra xaloa izan daiteke?
· Zigorrari buruz: Zer lortzen da zigorraren bidez? Nola lortu daiteke gizakia motibatzea?

…pelikula ikusi ondoren:

· “Gaur erruduna ez bada, bihar izango da. Ez dute erremediorik”. Zer espero daiteke horrelako jarrera duenarengandik? Nola egiten dio aurre Mathieuk barnetegiko mutikoei begiratzeko modu horri?
· Nola lortzen du Mathieuk mutikoen jarrera aldatzea? Zerk egiten du Pierrek esker onez begiratu diezaion? · Pépinotentzat zein lotura dago larunbataren, Mathieuren eta itxaropenaren artean?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top